Venus eulijale
|
|
||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hostoak
|
||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||
|
||||||||||
Venus eulijalea edo dionea (Dionaea muscipula) landare haragijaleak dira eta batez ere euliak jaten dituzte. Landare hauek droseraceae familiakoak dira, Dionaea generoko espezie bakarra, eta hauen jatorria Estatu Batuetan dago, esate baterako, Hego eta Ipar Carolinan.
Ezaugarriak [aldatu]
Landare honek errizoma batez osatuta dago eta bertatik bi hosto ateratzen dira non horien artean, euliak harrapatuta geratzen dira. Landare hau oso erraza da zaintzen: 4 edo 5 ordu eguzkitan eman behar dute eguzkitan, eta gero itzalera pasa behar dira.
Landare honen klima, udan beroa pairatzen du eta neguan 10 graduko tenperatura maximoa pairatzen du eta -5 graduraino bizi ahal du.
Landare hauek normaletan urtegietan daude eta hor nahiko hezetasun dago eta udan nahiz eta bero handia egin garrantzitsuena da hezetasuna ez erretzeko. Landareak ez hiltzeko bi gauza egin ahal dituzu. Edo plater batean ura jartzen diozu ura hartzeko eta lehortuta dagoenean berriro ere botatzen diozu,baina abusatu gabe edo bestela ureztailu batekin ura bota baina hostoei ezin da ura bota. Ura ezin da izan txorrotakoa, karea duelako.