Venustiano Carranza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula José Venustiano Carranza Garza (Cuatro Ciénagas, 1859 - Puebla, 1920) Mexikoko politikaria zen. Maderoren Iraultza higikundean parte hartu eta harekin batera alderdi demokratikoa sortu zuen. Madero hil zutenean, Victoriano Huertaren aurka altxatu zen. Carranza Mexikoko lehendakaria izan zen (1917-1920) eta bere herriak Lehen Mundu Gerran parte ez hartzea lortu zuen. Rodolfo Herreroren altxamendua sortu zenean alde egin zuen, baina iraultzaileek harrapatu eta hil egin zuten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venustiano Carranza Aldatu lotura Wikidatan