Vera Mentxik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vera Mentxik
Vera Mentxik
Vera Mentxik 1933an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Vera Frantsevna Mentxik
Jaio 1906ko otsailaren 16a
Mosku (Errusiar Inperioa)
Hil 1944ko ekainaren 27a (38 urte)
Londres (Erresuma Batua)

Vera Frantsevna Mentxik (errusieraz: Вера Францевна Менчик; txekieraz: Věra Menčíková) (Mosku, 1906ko otsailaren 16a - Londres, 1944ko ekainaren 27a) errusiar-txekiar-brinainiar xake jokalaria izan zen, eta emakumezkoen lehenengo munduko xake txapelduna.

Lehenbiziko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen 1927an. Vera Mentxikek arrakastaz defendatu zuen txapeldun titulua eta 1930, 1931, 1933, 1935, 1937 eta 1939ko txapelketak irabazi zituen, nagusitasun osoz irabazi ere. Ondorengo urteetan, Bigarren Mundu Gerra zela eta, txapelketa ez zen jokatu. Horrez gain Munduko Txapelduna titulua erabakitzeko bi match jokatu eta irabazi zituen zituen 1934an eta 1937an, biak Sonja Graf alemaniarraren aurka. 1944an hil zen, Londresen, V-1 misil batek bere etxea suntsitzean, artean txapeldun zela.


Aurrekoa
inor ez, lehenbiziko txapelduna
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1927-1944
Ondorengoa
Liudmila Rudenko