Vianaldea Nafarroako eskualdea da, Lizarrako merindadeko mendebaldean kokatua. Viana da udalerrik jendetsuena. Eremu honetan, orobat, beste barruti txikiago batzuk ere badaude: Kodesaldea, Viana, Mendebaldeko Kodesaldea eta Elizagorria.
Mugakideak [aldatu]
Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: iparraldean Estellerria, hego-ekialdean Erribera Garaia, hegoaldean, Ebro ibaia eta Errioxa ditu muga, eta menbaldean eta ipar-mendebaldean Araba.
Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde hau eremu ez euskaldunean dago kokatuta. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Vianan, halere, Erentzun ikastola sortu zen 1977an. Hurrengo urtean abian hasi zen 17 ikasle zituela. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzei aurre egiteko, 1992 eta 2007an Nafarroa Oinez jaia antolatu izan du ikastetxeak. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu zentroak.
Vianan, 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,02k zekien euskaraz hitzegiten.
Udalerriak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
|
Vianaldea |
|
| Kodesaldea |
|
 |
|
| Viana |
|
|
| Mendebaldeko Kodesaldea |
|
|
| Elizagorria |
|
|