Vice Versa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vice Versa, synthpop eta musika industrial estiloko musika talde ingeles bat izan zen, ABC taldearen jatorria izan zelako ezaguna.

Sheffielden sortu zuten Stephen Singleton, Mark White eta David Sydenhamek. Eurek, euren ekoizpen etxe independente propioa sortu zuten, Neutron Records izenekoa, eta hortik atera zuten "New Girls" izeneko euren lehen singlea.

Whitek eta Singletonek, ondoren, Martin Flyri eskatu zioten taldera batzeko. Flyk elkarrizketatu zituen, Modern Drugs aldizkariko kazetaria baitzen.

Taldeak, Rotterdametik egiten ari zen bira batean jotzen ari zela, Flyk, ahots inprobisazioak egin zituen, han zegoen jende guztia txundituta geratu zelarik. Honela, Vice Versa taldeko laugarren eta azken partaidea izango zen abesteaz arduratuko zena.

1980an, Vice Versak, bere izena ABCgatik aldatu zuen, Flyk, kantari bezala Whiten lekua hartzeko erabakiaren ondoren.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Music 4 (EP) (Britainia Handia, 1979ko iraila)
  • 1980: The First Fifteen Minutes (7") (lau banden bilketa) (Britainia Handia, 1979)
  • 8 Aspects Of (1980)
  • Stilyagi (7") (Herbehereak, 1980)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]