Vicente Espinel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vicente Espinel

Vicente Gómez Martínez-Espinel (Ronda, 1550 - Madril, 1624) espainiar musikari, poeta eta eleberrigilea izan zen. Salamancan ikasi zuen, eta Flandrian eta Italian gerran ibili zen. Aljeriako piratek preso eduki ondoren, etxeratu eta apaiztu egin zen. Bihuelari bosgarren soka gaineratu zion (autore batzuen arabera, ez da hain ziurra), eta espinela izena hartu zuen hamar bertsoko ahapaldi-mota asmatu zuen. Relaciones de la vida del escudero Marcos de Obregón obrari zor dio fama. Garai hartako Espainiako bizimoduaren zertzelada garbiak jaso zituen bertan.

Lope de Vega haren ikasleetako bat izan zen, eta haren aipamena egin zuen eta laudoriozko hitzak izan zituen El laurel de Apolo lanean edo La viuda valenciana lanaren hitzaurrean. Espinel Cervantesen, Góngoraren eta Quevedoren laguna izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Espinel Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]