Vicente González Moreno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gómez Moreno - Magués.jpg

Vicente González Moreno (Cadiz, 1778 - Urdazubi, 1839) Espainiako militar karlista izan zen. Oso gazte zela Frantziako Konbentzioaren aurkako gerran parte hartu zuen. Kapitain izendatu zuten 1801. urtean. Napoleonen armadaren inbasioari aurre egiteko 9.000 lagunek osaturiko gudarostea eratu eta Zaragoza eta Tuterako hiriak hartu zituen, besteak beste. Mariskal izendatu zuten 1830. urtean eta Torrijos jeneral liberalaren matxinada zapuztu zuen. Torrijos eta bere gizonak fusilatu zituen. Granadako kapitain nagusi izendatu zuten ondoren. Fernando VII.a hildakoan (1833), Karlos VII.a erregegaiaren esanetara jarri zen eta hark Ingalaterra, Frantzia eta Euskal Herrira eginiko bidaietan lagundu zion. Zumalakarregi hil eta gero Iparraldeko Armadako jeneral nagusi izendatu zuten, baina postu hartatik kendu zuten Mendigorriko hondamendiaren ondoren. 1837. urtean Kapitain Nagusi izendatu zuten. González Morenok ez zuen sekula harreman onik izan Marotorekin eta Bergarako Besarkadaren aurka zeuden militarren buru jarri zen. Ipar Euskal Herrira ihes egiten saiatu zen batean atxilo hartu eta hil egin zuten Marotoren jarraitzaileek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]