Vicente Yáñez Pinzón
Wikipedia(e)tik
Vicente Yáñez Pinzón (Palos de la Frontera, c. 1460 - 1514) espainiar itsasgizona, Martínen anaia. Anaia bezain trebea zen itsasoan eta, hura bezala, kortsario ibili zen gaztetan. Aurkitutako guztiaren bostena beretzat gorde zezakeelako agindua jaso ondoren, eta Niña itsasontziaren ardura zuela, Kolon eta anaiarekin batera itsasoratu zen. Geroago, beste bidaldi batean, Brasilgo itsasertzera heldu zen, eta Amazonas eta Orinoko ibaien bokaleak aurkitu zituen. Geografia aldetik oso bidaia interesgarria izan bazen ere, ez zuen uste bezainbat aberastasun aurkitu. Espainiara itzuli ondoren, hainbatetan itsasoratu zen, baina ez dago bidaia horiei buruzko datu askorik. 1514. urtean hil zen, ziur asko Sevillan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.