Vicky bikingoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vicky bikingoa (alemanaz Wickie und die starken Männer eta japonieraz 小さなバイキング ビッケ) 1974an sortutako alemaniar-japoniar marrazki bizidun telesaila bat izan zen. Nippon Animation ekoiztetxeak ekoiztu zuen eta 78 atalez osatu zen, bakoitza 22 minutu irauten zituelarik. Alemanian ZDF telebista katean 1974ko urtarrilaren 31n estreinatu zen, Japonian aldiz Fuji Television katean 1974ko apirilaren 3a eta 1975eko irailaren 24a artean emititu zen.

Lehenbiziko aldiz Hego Euskal Herrian 1975an TVE1 espainiar kateak emititu zuen, aldiz Ipar Euskal Herrian TF1 frantziar kateak 1979ko uztailaren 9an emititu zuen, berehala haur nahiz helduen artean oso ezaguna egin zelarik. Gerora, 1990eko hamarkadan zehar ETB1 eta ETB2 kateetan ere Euskal Herri osoan euskaraz nahiz gaztelaniaz emititu zen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidun telesaila honek bikingoak nolakoak ziren azaltzen digu (nahiz eta gainetik izan, euren kultura nolakoa zen jakiteko adina bai), euren itsasontziak, herriak, eta gehienbat, edozein egoeratan adimena bortizkeriaren gainetik erabiltzearen garrantzia agertarazten digu.

Runer Johnson suediar idazleak sortutako pertsonaian oinarritzen da. Aurretik emititutako "Heidi" eta "Marco" telesailetatik urruntzen zen, azken hauek giro melodramatiko batean girotzen baitziren.

Sarrerako abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicky bikingoa telesailaren euskarazko bertsioaren hasierako abestiko hitzak honako hauek dira:

Jei jei Vicky, Jei Vicky Jei,
mutil koxkor azkarra,
Jei jei Vicky, adimena,
behar dugun indarra,
Na na na, na na na, Vicky!

Giza txarrak bazterretan,
odolzale txit ankerrak,
nor da denen horien nerabe?
Vicky, ekin, gu garaile!

Jei jei Vicky, Jei Vicky Jei,
mutil koxkor azkarra,
Jei jei Vicky, adimena,
behar dugun indarra,
Na na na, na na na, Vicky!
Jeiiiii!

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Halvar, begian adabakia du, Flake herriko bikingoen buruzagia da
  • Ylva, buruzagiaren emaztea
  • Wickie, Halvarren seme bakarra
  • Ylvie, Vickyren lagun mina den neskatoa
  • Gilby, Vickyren adin beretxuko mutila
  • Tjure, garaia eta haserrekoia, etengabe Snorrekin liskarretan
  • Monika, Tjureren emaztea
  • Snorre, garaieraz txikia, beti Tjurekin borrokan
  • Urobe, herriko agurea
  • Gorm, ezaguna bere "pozarren nago" bitxiagatik
  • Ulme, olerkaria, beti bere lira eskuan duela
  • Faxe, tripontzia, oso garaia, beti itsasontziko zaintzaren arduraduna
  • Sven, "Sven, Ikaragarria", Flake herriko bikingoen etsaia
  • Baltac, ondoko Schlack herriko buruzagia