Victor Bruce (Elgingo IX. kondea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lord Bruce

Victor Alexander Bruce, Elgingo IX. kondea, Kincardineko XIII. kondea, (Montreal, 1849ko maiatzaren 16a - Dunfermline, 1917ko urtarrilaren 18a) britainiar politikaria izan zen. Elgingo VIII. kondearen semea. Politikari liberal eskuindarra zen. Indiako erregeordea izan zen 1894-1899 bitarteko urteetan. Garai hartan istilu handiak izan ziren Indian; ekonomia-arazoak, borrokak mugetan, eta abar. Indiako erregeorde-lanetan ez zuen arrakasta handirik izan. Ingalaterrara itzuli zenean zaldun izendatu zuten. 1905etik 1908ra bitartean Kolonietako Idazkaria izan zen Sir Henry Campbell-Bannermanen agintaldian. 1908an utzi zituen bere kargu publikoak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Bruce (Elgingo IX. kondea) Aldatu lotura Wikidatan