Victor Erize

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Victor Erize
Datu pertsonalak
Jaio 1940ko ekainaren 30a
Karrantza (Bizkaia)
Lan nabarmenenak El sol del membrillo
IMDB IMDBko fitxa


Victor Erize Aras[1] (Karrantza, Bizkaia, 1940ko ekainaren 30a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. Lan urriko zinemagilea bada ere, zinemazaleek txalotua da. Beste zinema zuzendari batzuekin lan egin ohi du, adibidez:

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Politikoak eta Zuzenbidea ikasi zituen Madrilen. Hantxe zinemako kritikari bihurtu zen, Cuadernos de Arte y pensamiento eta Nuestro cine aldizkarietan.

Elias Querejetarekin lan egin du. 1969. urtean zuzendu zuen bere lehen filma, Los Desafíos. Gero, 1973an, El espíritu de la colmena etorriko zen, eta 1983an El Sur. Kalitate handiko lanak dira denak.

1983an, El Sur film luzea egin ondoren, hurrengo hamar urteak publizitateari eskaini zizkion. 1992an El sol del membrillo filma zuzendu zuen, Antonio López García margolari errealistaren inguruko dokumental guztiz pertsonala, eta filmean haren sorkuntza prozesua islatzen saiatu zen. Torontoko Filmategiak munduko hainbat filmategi eta zinema museoen artean eginiko galdetegiaren ondoren, 1990eko hamarraldiko filmik onena izendatu zuen bestela ere sari ugari lortu dituen El sol del membrillo.

Andrés Vicente Gómez produktorearen aginduz hainbat hilabete Juan Marséren El embrujo de Shangai eleberria zinemara eramateko lanean eman ondoren, bertan behera gelditu zen egitasmoa 1999an, ekoizlearen eta zuzendari-gidoigilearen arteko desadostasunen ondorioz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • En la Terraza (1961)
  • Páginas de un Diario (1962)
  • Los días Perdidos (1963)
  • Entre Vías (1966)
  • Alumbramiento (2002)

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]