Victor Sawdon Pritchett
Victor Sawdon Pritchett (Ipswich, Erresuma Batua, 1900 - 1997) ingelesezko idazlea izan zen.
Bizitza [aldatu]
Ikasketak Londresen egin zituen. Lau urtez larrua lantzeko lantegi batean lan egin zuen, saltzaile izan zen eta argazkilari baten laguntzaile gisa aritu zen Parisen. 1923-1926 urteen bitartean Christian Science Monitor aldizkariko berriemaile izan zen Irlandan eta Espainian. Londresa itzuli zenean kritikari gisa lan egin zuen hainbat aldizkaritarako, New Statesmanerako batez ere.
Pritchetten lehenengo lanak Bidaia Espainian zehar (1928) izan zen, eta lehenengo eleberriak Clare Drummer (1929) eta Larrua bezalako ezer ez (1937). 1937an Brasilen kokatua den Lehenengo hila abentura liburua argitaratu zuen; Pritchettek Brasil ezagutzen ez bazuen ere, literatura-genero horretako klasiko bat bihurtu zen. Mr. Bluncle (1951) hartzen da bere eleberri hoberentzat. Hala eta guztiz ere, ipuinek egin zuten ospetsu, batez ere Espainiako andre maria eta beste ipuin batzuk bilduman argitaratu zituenak (1930). Bestalde, ezaguna izan zen idatzi zituen kritika eta saiakerengatik: Inpresio iraunkorrak (1990) eta Saiakera osoak (1991). Hainbat biografia idatzi zituen, Balzac (1973), Turgueniev (1977) eta Chejov (1988). 1971n bere autobiografia argitaratu zuen, Midnight Oil.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.