Victor Sjöström

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor Sjöström

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictor David Sjöström
JaiotzaSilbodal parish (en) Itzuli1879ko irailaren 20a
Herrialdea Suedia
HeriotzaHedvig Eleonora parish (en) Itzuli eta Stockholm1960ko urtarrilaren 3a (80 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Familia
AitaOlof Adolf Sjöström
AmaElisabeth Sjöström
Ezkontidea(k)Alexandra Stjagoff  (1900eko uztailaren 26a -  1912)
Lili Bech  (1914ko irailaren 30a -  1918)
Edith Erastoff  (1922ko urtarrilaren 22a -  1945eko apirilaren 17a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, errealizadorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0803705 Allocine: 9378 Allmovie: p110628 TCM: 173401
Find a Grave: 8885 Edit the value on Wikidata

Victor Sjöström (Silbodal, Suedia, 1879ko irailaren 20a - Stockholm, Suedia, 1960ko urtarrilaren 3a) suediar zinemagilea eta antzezlea izan zen. Zinemaren aitzindarietako bat izan zen, Griffithekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895etik 1912ra antzerkiko antzezle izan zen, eta arrakasta handia izan zuen. 1912an zineman hasi zen lanean; antzezle izan zen Mauritz Stillerren filmetan eta urte hartan egin zuen, zuzendari gisa, bere lehen filma, Tradgardsmastaren ("Lorazaina"), zentsurak debekatu zuena. 1912tik 1923ra berrogei bat film luze egin zituen, besteak beste: Strejken (1913, "Greba"), Ingeborg Holm (1913), Körkarlen (1920, "Gurdi fantasma"). Garai horretako filmetan mistizismoa eta errealismo ia dokumentala uztartu zituen, izadiari nagusitasuna eman zion eta sentimenduen sinbolotzat hartu zuen; maisutasun handiz erabili zuen argazkia eta muntaketa.

1923an Estatu Batuetara joan zen, eta han egin zituen filmetan gizabanakoaren eta izadiaren arteko borroka adierazi zuen; garai horretakoak ditu bere bi film onenak, The Scarlet Letter (1926, "Gutun eskarlata") eta, batez ere, The Wind (1928, "Haizea"), bere garaian arrakastarik izan ez zuena, baina geroztik adituek zinemaren historian goi-mailako filmtzat jo izan dutena. 1930ean Suediara itzuli zen; hiru film ahostun besterik ez zituen egin, eta handik aurrera antzezle aritu izan zen antzerkian eta zineman. Aipagarria da 1957an Ingmar Bergmanen Smultronstället ("Basoko marrubiak") filmean egin zuen antzezlana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Sjöström Aldatu lotura Wikidatan