Victoria (Kanada)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Victoria

—  Hiria  —
Izen ofiziala City of Victoria
Herrialdea
Probintzia
Eskualdea
 Kanada
 Columbia Britainiarra
Hiriburua
Koordenatuak 48°25′43″N 123°21′56″W / 48.42861°N 123.36556°W / 48.42861; -123.36556Koordenatuak: 48°25′43″N 123°21′56″W / 48.42861°N 123.36556°W / 48.42861; -123.36556
Victoria non dagoen adierazten duen -ko/-go/-eko mapa
Victoria
Eremua 19,68 km2
Garaiera 23 m
Biztanleria 78.057 bizt. (2006)
Dentsitatea 3.966,31 bizt./km²
http://www.victoria.ca

Victoria Kanadako Columbia Britainiarra probintziako hiriburua da. Bere inguruko herriekin, Vancouver aurretik duela, probintziako bigarren hiri populatuena da. Vancouver uhartearen hegoaldean dago kokatua.

2006ko erroldaren arabera 78.057 biztanle bizi ziren bertan.

Add caption here

Victoria, Columbia Britainiarreko hiriburua, Vancuverren uhartean kokatuta dago, hegoaldeko isurialdean. Britainiar estiloko hiria da. Han egotean, Erresuma Batuko edozein hiritan zaudela ematen du. Aipagarriena kaia da. Kaitik Victoriako eraikin inportanteenak ikus daitezke: the Fairmont express hotela, Columbia Britainiarreko parlamentua eta BC Museum (edo British Columbia Museum), besteak beste. BC Museum-ean British Columbiako Historiako aztarnak gordeta daude. Museoaren aurrean, ohiko “totem”ek antzinako historia erakusten digute. Totemek kontatzen digute familiar indiarren historia. Zenbat eta totem handiago, hainbat eta historia luzeago. Hiri erditik pasatzean, denetarik aurki daiteke. Han, erdian, Kanadako merkatal zentroa ospetsuena dago: Eaton center. Marka guztiak batzen dira han. Gainera, Kanadako zergak baxuagoak direnez, bai arropak, bai opariak oso merke lor daitezke. Kaiaren alde batean, autobus geltokia dago. Handik, unibertsitateraino ailegatzen da. UVIC du izena. Nahiz eta BCko ospetsuena ez izan, hango bizia ikustea merezi du. Eraikinak arruntak dira. Ikasketak, berriz, ezagutu beharrekoak dira, izan ere, metodo pedagogiko nahiko berezia dute. Victoria esaten zaionari, bospasei herri dira. Haien artean, aipagarriak dira Saanich eta Langford. Eremuak 300.000 biztanle inguru du. Victoria erditik irten bezain laster Amerikan zaudela nabaritzen da. Herri horiek bi solairutako etxez lepo daude. Bata bestearen atzean.

Add caption here

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Cook, Royal Navy-ko Kapitaina, Vancuver uhartea topatu zuen, 1778 urtean. Hogei urte beranduago, Vancouver kapitaina, Espainiako Bodega y Quadra kapitainarekin, uhartea lortu zuen Britainiar inperioarentzat. Bi horiengatik, Vancouver eta Quadraren uhartea izan zen izena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Victoria, Gonzales)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.1 17.4 23.6 27.0 31.6 34.6 36.0 33.4 31.6 24.6 18.9 15.0 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 8.6 10.6 13.1 15.9 17.9 19.8 20.1 18.5 13.8 9.4 7.1 13.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.0 6.2 7.6 9.6 12.1 14.0 15.6 15.9 14.6 10.9 7.2 5.2 10.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.2 -11.0 -7.1 0.0 2.4 5.9 7.3 7.2 4.0 -2.8 -11.1 -15.7 -15.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.7 4.5 6.0 8.2 10.0 11.3 11.7 10.7 7.9 5.0 3.2 7.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 94.3 71.7 46.5 28.5 25.8 20.7 14.0 19.7 27.4 51.2 98.9 108.9 607.6
Euria (mm) 85.2 68.1 45.3 28.5 25.8 20.7 14.0 19.7 27.4 51.1 95.5 101.9 583.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 17.0 15.4 13.6 10.4 9.0 7.1 4.9 4.8 7.9 11.9 16.1 17.5 135.6
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 14.6 14.3 12.9 10.4 9.0 7.1 4.9 4.8 7.9 11.9 15.3 16.1 129.2
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 2.6 1.7 0.7 0 0 0 0 0 0 0.1 0.8 1.9 7.8
Eguzki orduak 74.1 93.7 149.5 201.5 266.6 273.8 327.8 297.3 204.1 153.4 83.1 68.7 2193.3
Iturria: [1]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victoria (Kanada) Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Kanada
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.