Victoria uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Victoria uhartea / Kitlineq
Victoria Island / Kitlineq
Victoria uhartearen satelite bidezko argazki batean.
Victoria uhartearen satelite bidezko argazki batean.
Geografia
VictoriaIslandMap.png
Kokalekua Ipar Amerikako Artikoa
Koordenatuak 71°0′N 110°0′W / 71°N 110°W / 71; -110Koordenatuak: 71°0′N 110°0′W / 71°N 110°W / 71; -110
Uhartedia Uhartedi Artikoa
Azalera 217291 km2 (munduko 8.a)
Punturik garaiena Izenik gabea, Shaler mendiak 655 m
Administrazioa
 Kanada
Lurraldeak Flag of Nunavut.svg Nunavut
Flag of the Northwest Territories.svg Ipar-mendebaldeko lurraldeak
Hiri populatuena Cambridge Bay (Iqaluktuuttiaq) (1477)
Demografia
Biztanleria 1875 (2006)
Dentsitatea 0,006 hab/km2
Talde etnikoak Inuit
Hizkuntzak Inuktitutera

Victoria uhartea edo Kitlineq[1] (bigarren hau jatorrizko izena) (inuktituteraz Kitlineq, ingelesez Victoria Island) Ipar Amerikako Ozeano Artikoan dagoen uharte bat da. Uhartedi Artikoan dago eta munduko zortzigarren uharterik handiena da.

Administratiboki Kanadaren zati, estatu honetako bigarren uharterik handiena da ta bi lurraldetan banatuta dago: Nunavut (Qitirmiut edo Kitikmeot eskualdean dago) eta Ipar-mendebaldeko lurraldeak (Inuuvik edo Inuvik eskualdean). Inuit herriaren lurrak dira.

Eduki-taula

Kokapena [aldatu]

Ezaugarriak [aldatu]

217.291 km2-ko azalera izanik munduko handienen artean dago. Penintsula batzuek osatutakoa da: Storkerson, Albert Printzea, Diamond Jenness, Wollaston penintsulak eta txikiago batzuk topatzen ditugu.

Punturik garaiena 655 metrokoa da, izenik gabea. Shaler mendietan dago, iparraldean. Hainbeste laku daude, haien artean handiena hego-ekialdean dagoen Tahiryuaq edo Ferguson lakua da, 562 km2[3].

Ingelesezko izena Viktoria I.a Erresuma Batukoagatik dauka; aipatu erregin hau Kanadako estatu-burua izan zen 1867tik 1910era. Beste geografia-erreferentzia batzuek izen berbera eramateak konfusiorako aukera ematen du; inportanteena Victoria hiria da, Britainiar Kolunbiako hiriburua dena.

Biztanleria [aldatu]

Bere populazioa ia erabat hutsala da daukan azalerarako: 2006an 1875 zeuden (1477 Nunavuten, 398 Ipar-mendebaldeko lurraldeetan). Bi gune nagusi besterik ez daude:

Biztanle gehienak inuitak dira. Inuktituteraren inuinnaqtun dialektoa da erabiltzen dena[5].

Erreferentziak [aldatu]

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf 
  2. Kanadako gobernuak bere barneko urak direla irizten dio baina beste estatu batzuek diote nazioarteko urak direla.
  3. Tahiryuaq lakua Atlas of Canada delakoan.
  4. 2006an ofizialki ere izena aldatu zitzaion.
  5. Dialekto mapa.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Victoria uhartea