Vienako udaletxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vienako udaletxea
Rathaus Vienna June 2006 165.jpg
Vienako udaletxearen aurrealdea 2006ean.
Udalerria Viena
Herrialdea  Austria
Koordenatuak 48°12′39″N 16°21′25″E / 48.21083°N 16.35694°E / 48.21083; 16.35694Koordenatuak: 48°12′39″N 16°21′25″E / 48.21083°N 16.35694°E / 48.21083; 16.35694
Garaia 1872-1883
Vienako udaletxea non dagoen adierazten duen Austria-ko/-go/-eko mapa
Vienako udaletxea
www.magwien.gv.at

Vienako udaletxea (alemanez Wiener Rathaus) Austriako Viena hiriburuko udaletxea da, lakteak bertan erabakiaz hartzeaz gain udal erakundeen egoitza delarik. Viena hiria izateaz gain estatu federala (Bundesland) ere badenez, alkateak gobernadore (Landeshauptmann) eta udalbatzeko burua denez legebiltzarrak (Landtag) zuzentzeko ardura ere badu.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina gotiko estilokoa da, Friedrich von Schmidtek diseinatu eta 1872-1883 artean eraiki zelarik. Dorrearen gainaldean Rathausmann delako 3,5 metroko estatua urreztatua dago, estandarte-eramaile bat irudikatuz, Viena hiriko ikur bilakatu delarik (hiriak urtero Rathausmann itxurako saria eman ohi du). Eraikinaren aurrealdean Rathauspark ("Udal Parkea") izeneko parke bat dago.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienako udaletxera ailegatzeko Vienako metroko U2 linea hartu eta "Rathaus" izeneko geltokian jeitsi beharra dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vienako udaletxea