Viet Minh
Wikipedia(e)tik
Viet Minh, Vietnamgo Independentziarako Ligaren laburdura (vietnameraz Việt Nam Ðộc Lập Ðồng Minh Hội) 1941ean sortutako askapen nazionaleko mugumendu abertzale komunista zen, Frantziarekiko independentzia eskuratu asmoz. Liga Ho Chi Minh-ek zuzendu zuen.
Ekintza militar ugari burutu zuten Frantziako armadaren aurka. 1944an lehenengo guarnizio frantsesa garaitu zuten. Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Japoniako armada Vietnametik irteterakoan (1945), Viet Minhek herrialdearen kontrola hartu zuen. Hala ere, Frantziaren aurkako borrokek 1954ra arte iraun zuen, vitnamdarrek irabazitako Dien Bien Phuko Batailara arte, hain zuzen.
1960an Viet Minheko kideak Askapenerako Nazio Frontean (FNL) sartu ziren.