Vietnamgo Gerrari buruzko filmak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jarraian, Vietnamgo Gerrari buruzko filmak eta euren ezaugarriak ageri dira.

Filmeen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBen interbentzioak porrot egin zuen, baina Vietnamgo gerraren amerikanizazioak arrakasta izan zuen, gatazkaren pertzepzioari dagokionean behintzat. Galdu arren, estatubatuarrek jaso eta zabaldu dute Vietnamgo Gerraren berri[1].

Film zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikarren ikuspegia duten filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Deer Hunter (Michael Cimino, 1978), Apocalypse Now (Francis Ford Coppola, 1979), Full Metal Jacket (Stanley Kubrick, 1987), Good Morning, Vietnam (Barry Levinson, 1987), Platoon (Oliver Stone, 1986), Born on the Fourth of July (Oliver Stone, 1989), Casualties of War (Brian de Palma, 1989) edo Jacob's Ladder (Adrian Lyne, 1990) dira Vietnamgo Gerrak zineman emandako emaitzarik bikainenetako batzuk[1].

The Green Berets (John Wayne, 1968), Rambo: First Blood (Ted Kotcheff, 1982) eta beste batzuek propaganda antikomunista handia eta interes historiko txikia dute. Gerraren kaosa eta desmitifikatzea zorrotz eta kritiko jorratzen dute lan batzuek, sotiltasun gutxiko patriotismoa saltzen dute beste batzuek, eta badira gerra akzio bizirako aitzakia huts gisa erabiltzen duten filmak ere. Baina guztiek estatubatuarrak dituzte protagonista, guztiak daude haien ikuspuntutik eginak[1].

Ipar vietnamdarren ikuspegia duen eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Bao Ninh soldadu ipar vietnamdar ohiak Thân phân của tình yêu eleberria argitaratu zuen, gerran bizitakoak bilduz. 1994an ingelesezko itzulpena argitaratu zen (The Sorrow Of War), 1997an frantsesezkoa (Le chagrin de la guerre) eta 2007an gaztelaniazkoa (El dolor de la gerra). Horrenbestez, ipar vietnamdarren ikuspegia ezagutzeko eskura dagoen aukera bakarrenetakoa da. Ez da kontakizun objektiboa eta ez die erantzunik gabeko galdera guztiei erantzuten. Nobela bat da, autobiografikoa izan arren. Baina ez du garaileen bandoa edertzen; alderdikeriarik gabe jasotzen ditu ipar vietnamdarren akatsak eta indarkeriak ere. Eta Vietnamgo Gerraren bertsio amerikanizatua zertxobait zabaltzeko aukera ematen du[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Nagore Irazustabarrena, «Gatazka amerikanizatuaren oinarriak», Argia, 2014-10-19, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]