Viirelaid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Viirelaid (alemanez Paternoster), Itsaso Baltikoan dagoen uharte txiki bat da, Estoniarena. Viirelaid, Muhu uhartetik hego-ekialdera dago. Muhu eta gertu dituen Kesselaid, Võilaid eta Suurlaidekin batera, Muhu parrokia eratzen du (estonieraz Muhu vald) Saare konderrian dagoen landa udalerri bat.

Uhartearen hedadura, 81 kilometro karratutakoa da. Itsasoaren mailatik 4,5 metroko garaieran dago, eta oso laua da. Uharteak, azkeneko garaietan, itsasontzi industriarentzat orientazio puntu bezala balio izan du. Uhartean, Viirelaiu tuletorn deituriko altzairuko itsasargi bat dago, 1882an eraikia eta 2004an berriztatua izan zena. Jatorrian, 1857an eraiki zen, zurez, eta, egitura, 11 metroko altuera duen dorre bat da.

Koordenatuak: 58°32′35″N 23°26′0″E / 58.54306°N 23.43333°E / 58.54306; 23.43333