Viking programa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viking(NASA).

Viking programa NASAk 1976an Martera bidalitako bi zundek osatzen dute, Viking 1 eta Viking 2. Zunda bakoitzak bi osagai nagusi zituen. Lehengo gailuak Martitze orbitatzen zuen bitartean planetari argazkiak egin zizkion, bigarrenak lurrartu eta azala aztertu zuen. Orbitatzen zegoen gailua errepikagailu lanak egiten zituen erabilgarria zen bitartean. Martitzen egin den misio garestiena eta handigurena izan da. Oso arrakastatsua izan zen eta 1990 hamarkadaraino euki genuen informazio gehiena eman zigun.

Viking programa Mariner 9-ren ondorengoa izan zen, 1971-an nahiko arrakasta izan zuen Martitzera jaurtitako sonda orbitala; Viking programa ekarri zituen ere Martitzera bidalitako lehenengo bi lurreratze misioak eta lehengo ikerlan biologikoa.

Viking I-a abuztuaren 20-an jaurti zen eta Viking II-a urte berdineko irailaren 9-an, biak Titan III-E kohetearen barruan. Martitzera ailegatzerakoan, sondako bi atalak banatu ziren eta lurreratze atala Martitzeko atmosferan sartu zen hautatutako lekuan leunki pausatuz.

Orbitadoreak jarraitzen zuten argazkiak ateratzen eta beste operazio zientifikoak burutzen, bitartean Viking Lander-ak (lurrartze Viking-ak) gainazalean tresna zientifikoak uzten zuten. Sonda (bi parteetaz osatuta) erregaiaz guztiz kargatua, 3.527kg-ko masa zuen.


Sonda Orbitala: Viking Orbiter[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viking zunda, orbitadorea eta lurrerartzea.

Orbitadorea Mariner 9 espaziontzian oinarrituta zegoen. 25 dm diametroko oktogonoa zen, jaurtiketako momentuan, 2.500 kg-ko masa zuen eta horietako 1.445 kg erregaia eta gasa zen (sondako altitudea kontrolatzeko Martitzera ailegatu eta gero). Viking orbitadoreen helburu nagusiak ziren:

  • Lurrartzeko sondako transportea (VL-1 eta VL-2).
  • Martitzeko gainazalari argazkiak atera, planetaren mapa moduan.
  • Ikuskapen misio bat burutzea lurreratze lekuak kokatzeko eta ziurtatzeko.
  • Komunikazio bitartekari bat bezala jokatu Viking Landerrentzako.
  • Martitzeko ingurumenaren aldaketak detektatzea.


Lurrartze sonda: Viking Lander[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viking Lander lurrartze zunda.

Viking Lander I sonda, Viking Orbiter I sonda orbitalarekin batera zetorren lurreratze atala, Martitzen arrakastarekin lurrartu zuen lehenengo sonda espaziala izan zen, 1976-ko uztailaren 20-an. Izatez, 1971-ko urtean errusiar espazio-ontzia Mars 3 Martitzera ailegatu zen, baina komunikazioa galdu zen planeta gorrian segundo gutxietara pausatu eta gero. 1976-ko Irailaren 3-an Viking Lander II sonda berdina egin zuen. VL-1 eta VL-2 sondak, Martitzen pausatu eta gero tresneriarekin hedatuta, helburu nagusi batzuk lortzera dedikatu ziren:

  • Martitzeko ingurumenari behaketak egitea lurraren mailan argazkien bitartez.
  • Martitzeko inguruaren ikerketa, lurraren konposizioaren analisien bitartez, behaketa meteorologikoak, ikerlan sismologikoak eta materia organiko eta bizitzaren bilaketa.

Esperimentu biologikoak Viking: Martitzeko giza-bizitzaren bilaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martitzeko lurrerartze sondaren bidalketaren motibo nagusietako bat, Martitzen bizitza zegoen ala ez zen. Horretarako, gainazalean pausatu ziren Viking sondak berarekin eramaten zuten "Biology Instrument"-a, esperimentuen edukitzailea, 3 zehazki; Pyrolytic Release Experiment-a, Labeled Release Experiment-a, eta Gas Exchange Experiment-a.


Esperimentu biologikoen analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimentu biologikoen emaitzak aztertu eta gero, komunitate zientifikoa Martitzeko gainazalean prozesu biologiko baten bat egon legokela. 3 esperimentu burutu ziren. Lehenengoan, lurratik beso mekaniko baten bidez hartu eta gero inkubagailuan sartutako 0,1 g-ko muestra bat erabili zen. Esperimentu hau Pyrolytic Release Experiment-a zen. Esperimentua burutu eta gero, non ultramore izpirik gabe simulatzen ziren martitzeko izateak, agente biologikoen presentzia baieztatuko zen, mikroorganismo posibleen fotosintesia detektatu zirelako. Analizatzailea konposatu karbonikoen jario gaseosoak detektatu zuen. Beraz, bizidunen presentzia aurkitzeko posibilitatea positiboa zen.

Bigarren esperimentuan, hau da, Labeled Release Experiment-a, muestrarako kaldo organiko bat erabili zen, muestra horretan zeuden microorganismo posibleak karbono dioxidoa botatzea espero zuten, konposatua honen metabolismoagatik. Emaitza hau, hasieran negatiboa izan zen, emaitza baliagarriak agertu ez zirelako.

Azkenengo esperimentuan, Gas Exchange Experiment-ean, metabolito organikoak bilatzen saihatu ziren, Metanoa adibidez, muestrari elikarri organikoak Karbono 14-arekin markatua ipini zioten. Emaitza seguraski positiboa izan zen, nitrogenoan aldakuntza bat ikusi zutelako 200 egun muestra behatu eta gero, Oxigeno eta Karbono dioxidoaren askatze nabaria aparte.

Zientifikoak zehaztu zuten orduan, sinetsitasun askorik gabe, Martitzen bizitza egoteko posibilitatea ezinezkoa zela. Lehenengo eta hirugarren esperimentuetan oinarritu ziren, positiboak izan arren, bakarrik azaldu zitekeen prozesu kimiko edo geologikoei esker. Bigarren esperimentuan, negatiboa izan zela, zientifikoek argumentatu zuten, beharbada analizatzailea ez zela oso sentikorra, kantitate hain gutxian traza organikoak detektatzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viking programa Aldatu lotura Wikidatan