Viktor Amadeo I.a Savoiakoa
Wikipedia(e)tik
| Viktor Amadeo I.a Savoiakoa | |
|
Savoiako dukea
|
|
|---|---|
| 1630eko uztailak 26 – 1637ko urriak 7 | |
| Aurrekoa | Karlos Emanuel I.a Savoiakoa |
| Ondorengoa | Frantzisko Hiazinto Savoiakoa |
| Dinastia | Savoia |
|
|
|
| Jaiotza | 1587ko maiatzaren 8a Turin, Savoiako dukerria |
| Heriotza | 1637ko urriaren 17a Vercelli, Savoiako dukerria |
| Ezkontidea | Kristina Maria Frantziakoa |
| Senideak | Aita: Karlos Emanuel I.a Savoiakoa Ama: Katalina Mikaela Austriakoa |
| Erlijioa | Katolikoa |
|
|
|
Viktor Amadeo I.a Savoiakoa (italieraz: Vittorio Amedeo I di Savoia) (Turin, 1587ko maiatzaren 8a - Vercelli, 1637ko urriaren 17a) italiar militarra eta, 1630-1637. urteetan, Savoiako dukea eta Piemonteko printzea izan zen.
1630. urtean, Karlos Emanuel I.aren ondorengoa zenez, Savoiako duke egin zuten eta Monferratoko lurren jabe bihurtu zen. 1635. urtean, Frantzia, Mantua, Parma eta Modenarekin, Espainiaren aurka borrokatzeko liga sinatu zuen eta aliatuen gudarosteetako buru zela, Tornaventon (1636) eta Mombaldonen (1637) garaitu zituen espainiarrak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/23 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.