Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa
Wikipedia(e)tik
Viktor Emanuel I.a Savoiakoa (italieraz: Vittorio Emanuele I di Savoia) (Turin, 1759ko uztailaren 24a - Moncalieri, 1824ko urtarrilaren 10a) 1802-1821. urteetan Sardiniako erregea izan zen.
Viktor Amadeo III.aren semea zen. Anaia Karlos Emanuel IV.a ordezkatu zuen aginpidean, baina erretiratuta bizi izan zen Cagliarin 1814. urtera arte. 1815. urteko hitzarmenen ondorioz bere estatuak bereskuratu eta Genoako lurraldeez jabetu zen. 1821. urtean, erregearen absolutismoa zela eta, matxinada bat gertatu zen eta anaia Karlos Felixen esku utzi zuen aginpidea.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/24 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.