Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa.

Viktor Emanuel I.a Savoiakoa (italieraz: Vittorio Emanuele I di Savoia) (Turin, 1759ko uztailaren 24a - Moncalieri, 1824ko urtarrilaren 10a) 1802-1821. urteetan Sardiniako erregea izan zen.

Viktor Amadeo III.aren semea zen. Anaia Karlos Emanuel IV.a ordezkatu zuen aginpidean, baina erretiratuta bizi izan zen Cagliarin 1814. urtera arte. 1815. urteko hitzarmenen ondorioz bere estatuak bereskuratu eta Genoako lurraldeez jabetu zen. 1821. urtean, erregearen absolutismoa zela eta, matxinada bat gertatu zen eta anaia Karlos Felixen esku utzi zuen aginpidea.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa Aldatu lotura Wikidatan