Viktor Hambardzumyan
Wikipedia(e)tik
Viktor Hambardzumyan, Armeniako 100 drameko billete batean.
Viktor Hambardzumyan —armenieraz Վիկտոր Համբարձումյան, Viktor Amazaspovitx Ambartsumian izen-deiturekin errusieratua— (Tbilisi, Errusiar Inperioa —egun Georgia—, 1908 - Biurakan, Armenia, 1996) astrofisikaria izan zen, etniaz armeniarra. Izarren eraketari eta elkarketari buruz egin zituen ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Leningradeko Unibertsitatean ikasi zuen. Biurakango behatoki astrofisikoa sortu zuen, eta hango zuzendaria izan zen. Armeniako Zientzien Akademiako lehendakaria ere izan zen (1947-1993). 1960an Bruce domina irabazi zuen. Nazioarteko Astronomia Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Lurretik kanpoko zibilizazioei buruz hainbat hitzaldi eman zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.