Viktor Janukovitx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viktor Janukovitx
Віктор Янукович
Viktor Janukovitx

2010ko otsailaren 25 – 2014ko otsailaren 22
Lehen ministroa   Julia Timoxenko
Oleksandr Turtxinov (jardunean)
Mikola Azarov
Aurrekoa Viktor Justxenko
Ondorengoa Oleksandr Turtxinov

2002ko azaroaren 21 – 2004ko abenduaren 7
Presidentea Leonid Kutxma
Aurrekoa Anatoli Kinakh
Ondorengoa Mikola Azarov (jardunean)
2004ko abenduaren 28 – 2005eko urtarrilaren 5
Presidentea Leonid Kutxma
Aurrekoa Mikola Azarov (jardunean)
Ondorengoa Mikola Azarov (jardunean)
2006ko abuztuaren 4 – 2007ko abenduaren 18
Presidentea Viktor Justxenko
Aurrekoa Juri Jekhanurov
Ondorengoa Julia Timoxenko

Jaiotza 1950eko uztailaren 9a (63 urte)
Jenakiieve, Donetskeko oblasta, Ukrainako ESS, SESB (gaur egun Ukraina)
Alderdi Politikoa Independentea (2010–gaur egun)
Ezkontidea Lyudmilla Oleksandrivna
Lanbidea Ingeniari mekanikoa
Erlijioa Ukrainako Eliza Ortodoxoa
Sinadura Viktor Janukovitx-ren sinadura

Viktor Fedorovitx Janukovitx[1], ukraineraz: Віктор Федорович Янукович, (Jenakiieve, Ukrainako ESS, SESB, gaur egun Ukraina, 1950eko uztailaren 9a) ukrainar politikaria da. 2010ko otsailaren 25etik Ukrainako Presidentea da[2].

1997 eta 2002 artean Donetskeko gobernadorea izan zen. 2002ko azaroaren 21etik 2004ko abenduaren 7ra arte, Leonid Kutxmaren presidentetzapean, Ukrainako Lehen Ministroa izan zen. Kutxmaren sostenguarekin, 2004ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen. Irabazletzat eman zuten, baina Viktor Justxenkoren aldekoek iruzurra izan zela salatu zuten. Hori izan zen Iraultza Laranjaren abiapuntua. Azkenik, Ukrainako Auzitegi Gorenak hauteskundeak baliogabetu zituen. 2004ko abenduaren 26an errepikatu ziren eta Justxenko atera zen irabazle[3]. Janukovitxek Errusiaren aldeko Eskualdeen Alderdiko buru izaten jarraitu zuen eta 2006ko abuztuaren 4tik 2007ko abenduaren 18ra, Justxenko presidente zelarik, Lehen Ministro izan zen. 2010eko martxoaren 3an alderdiko buruzagitza Mykola Azaroven esku utzi zuen.

2010eko hauteskundeen lehen itzulian Janukovitx bozkatuena izan zen. Bigarren itzulian Julia Timoxenkorekin lehiatu eta, alde txikiaz bazen ere, gailendu zen: Janukovitxek botoen %48,95 jaso zituen eta Timoxenkok %45,47[2][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Janukovitx Aldatu lotura Wikidatan