Viktor Txernomyrdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:45, 27 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Viktor Stepanovitx Txernomirdin, Ви́ктор Степа́нович Черномы́рдин alfabeto zirilikoan, (Chernyi Otrog, Orenburg oblasta, Sobiet Batasuna (gaur egun Errusia), 1938ko apirilaren 9a - Mosku, Errusia, 2010eko azaroaren 3a[1][2]) errusiar politikaria eta negozio gizona izan zen. Gazprom energia enpresaren sortzailea eta lehenbiziko buruzagia izan zen. 1992ko abenduaren 14tik 1998ko martxoaren 23ra eta 1998ko abuztuaren 23tik 1998ko irailaren 11ra Errusiako lehen ministroa izan zen. 2001etik 2009ra Errusiako enbaxadore ahalguztiduna izan zen Ukrainian eta, ondoren, Dmitri Medvedev presidentearen aholkularia.[3]

Bizitza

Ingeniaritza ikasi zuen, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide egin zen 1961ean. Gas- eta petrolio-enpresetan lan egin ondoren, politikagintzan murgildu zen buru-belarri 1978an, Juri Andropoven agintepean, alderdiko industria astunaren sailean. Ostera gas-industriaren ministrorde izendatu zuten, eta, 1985ean, Gorbatxoven agintaldian, berriz izan zen ministro, 1989 arte. 1992an, Errusiako lehen ministrorde izendatu zuten, eta urte berean, lehen ministro. Errusiako ekonomiaren pribatizazio-prozesuaren abiadura gehiegizkoa kritikatu zuen gobernuburu izan zen garaian, eta sistema autarkikoagoa proposatu zuen. 1996an, berriro izendatu zuten lehen ministro, Jeltsinek orduan, eta harexek kendu zuen kargutik 1998an.[4]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Txernomyrdin Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.