Viktoria Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktoria Erregina.

Txantiloi:Agintari infotaula

Viktoria (1819ko maiatzaren 24 - 1901eko urtarrilaren 22a), Britainia Handiko eta Irlandako erregina izan zen 1837 eta 1901 artean, eta Indiako lehen enperatriza 1876 eta 1901 artean. Bere erreginaldiak 64 urte iraun zuen, Erresuma Batuko bigarren erregealdirik luzeena.

Viktoria Eduardo Printzearen alaba zen. 1802an, Eduardo hil ostean, Viktoria bere amaren ikuskapenean geratu zen, bere ama Viktoria Saxe-Cobourg-Saafeld izanik. 18 urterekin erregina bihurtu zen, bere osaba guztiak seme-alaba bizirik gabe hil ziren eta.

Bere agintaldian Industri Iraultzaren garapen nagusia suertatu zen, zeinak herrialdea ekonomikoki, teknologikoki eta sozialki eraldatu baitzuen. Urte horietan, halaber, Britainiar Inperioa izugarri hedatu zen, bere erpinera iritsiz. Hori guztia zela eta, garaiko botere handiena bilakatu zen Erresuma Batua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktoria Erresuma Batukoa Aldatu lotura Wikidatan