Vilán lurmuturra

Koordenatuak: 43°09′40″N 9°12′46″W / 43.16124°N 9.21289°W / 43.16124; -9.21289
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vilán lurmuturra
Motalurmutur eta penintsula
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′40″N 9°12′46″W / 43.16124°N 9.21289°W / 43.16124; -9.21289
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaCamariñas
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Vilán lurmuturra, Galiziako Costa da Morte kostaldean kokatzen den lurmuturra da, Camariñas udalerrian hain zuzen ere. 1933. urtean kokaleku hau harritsua eta amiltsua izateagatik Interes Nazionalekoa izendatu zuten, gaur egun Natura Monumentua da. Dena dela, lurmutur honetatik hurbil parke eoliko bat eta erreboilo haztegi bat ere badaude.

Vilán lurmuturreko itsasargiak Costa da Morteko zati arriskutsuetako bi adierazten ditu, baina baita ospetsuena ere. 125 metroko garaieran eta itsasargi zaintzaileen bi eraikinei loturik, 55 kilometrotara ikus daitekeen ahalmen handiko argi kanoi bat du. Espainiako itsasargi elektriko zaharrena omen da.

1890an Sierra Leona aurrean nabigatzen zihoan Serpent ingeles ontzia ekaitz baten ondorioz lurmutur honen aurrean hondoratu zen, 173 gizon baino gehiago hil eta lurmutur honetatik gertu dagoen Ingelesen hilerrian lurperatuak izan ziren.

Lurmutur honetara bertaratzeko A Coruña hiriburutik Vimianzo udalerrira C-552 errepidez joan behar da, ondoren AC-432 errepidetik desbideratu eta Camariñas udalerria zuzentzeko. Camariñasko portutik itsasargira joateko bide estu bat bada. Beste kostaldeko ibilbide bat, Aroutik Camelle parrokiara doana da, honek galiziar kostaldeko leku basati eta ederrenetako batzuk zeharkatzen dituelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]