Vila Nova de Gaia
Vila Nova de Gaia Vila Nova de Gaia Vila Nova de Gaia | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Eskualdea Azpi-eskualdea Barrutia Alkatea | Iparraldekoa Grande Porto Porto Eduardo Vitor Rodrigues | ||
Sorrera | 1255 | ||
Izen ofiziala | Vila Nova de Gaia | ||
Jatorrizko izena | Vila Nova de Gaia | ||
Posta kodea | 4400 Vila Nova de Gaia | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°08′N 8°37′W / 41.13°N 8.62°W | ||
Azalera | 168,7 km² | ||
Mugakideak | Porto, Santa Maria da Feira, Espinho eta Gondomar | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 302.295 (2011) | ||
Dentsitatea | 1.794 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Rio de Janeiro | ||
http://www.cm-gaia.pt www.cm-gaia.pt |
Vila Nova de Gaia Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Portoko barrutian dagoena. Barrutiko hiriburua den Porto baino handiagoa da.
Geografia
Douro ibaiaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, Portoren parean. Don Luis I.a zubi ezagunak elkartzen ditu hiri biak. 15 fregesia (parrokia) ditu, handienak Mafamude e Vilar do Paraíso (52.000 biztanle), Santa Marinha e São Pedro da Afurada (33.000) eta Canidelo (27.000) dira.
Udalerriak duen 17 kilometrotako kostaldean 17 hondartzek bandera urdina daukate. Honek turismoarentzako oso erakargarria bihurtzen du. Hondartza ezagunenak Miramar, Granja, Aguda, Valadares, Francelos, Madalena eta Canidelo dira.
Historia
Lehenengo asentamentuak zeltiar kastro batean omen daude, agian neolitoraino ere joan gaitezke. Erromatarren garaian dagoeneko bazen herri bat hemen eta Cale izena eman zioten.
Maurien inbasioaren ondoren 1000 urtearen inguruan Duero ibaia bihurtu zen musulman eta kristauen arteko muga. Biztanleek Porton babes hartu zuten eta Cale edo Gaia hustu egin zen. 1035ean musulmanak bidali eta iparraldetik iritsi zirenek gaztelua eraiki eta Vila Nova de Gaia sortu zuten (Gaia hiri berria).
Erdi Aroan Porto hiriarekin batera "Porto Cale" sortu zen eta X mendean Leongo Erresumaren barnean Condado Portocalense sortu zen. 1139an independentzia lortu eta Alfontso I.a Portugalgo lehen errege bihurtu zen.
Ondasun nabarmenak
- Don Luis I.a zubia
- Portoko ardoaren upategiak, ibaiertzean.
- Serra do Pilar monasterioa.
- Jardim do Morro.
- Hondartzak: 17 bandera urdin.
Iruditegia
-
Vila Nova de Gaia Duero ibaiaren ertzean.
-
Porto (eskuman) eta Vila Nova de Gaia (ezkerrean).
-
Portoko ardoa garraiatzen zuten txalupak.
-
Serra do Pilar monasterioa.
-
Jardim do Morro, aurrean Porto.
-
Udaletxea.
-
Granja hondartza.
-
Miramar hondartza.
Demografia
Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
24.675 | 43.454 | 74.072 | 102.950 | 157.357 | 226.331 | 248.565 | 288.749 | 302.296 |
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vila Nova de Gaia |
- (Portugesez)Novako udal webgunea