Villa Godi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vicenza eta Palladioren villak Veneton1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Palladio Villa Godi photo.jpg

Etxaldearen aurrealdea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii
Erreferentzia (ID) 712
Kokalekua ItaliaItalia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 45°44′44.26″N 11°32′4.66″E / 45.7456278°N 11.5346278°E / 45.7456278; 11.5346278Koordenatuak: 45°44′44.26″N 11°32′4.66″E / 45.7456278°N 11.5346278°E / 45.7456278; 11.5346278
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Villa Godi Lugo di Vicenza herrian, Veneton, kokatutako patriziar villa bat da. Andrea Palladio arkitektoaren lehen proiektu eraikia izan zen, eta haren aipamena I Quattro Libri dell'Architettura monografian dator. Lan hau Girolamo, Pietro eta Marcantonio Godi anaiek eskatu zioten, 1537an hasi eta 1542an amaitu zen. Geroago, aldaketa batzuk izan zituen atzeko sarrera eta lorategietan.

Villa hau UNESCOren Gizateriaren Ondare da, Vicenza eta Palladioren villak Veneton izendapenaren barnean.

Villak eta lorategiak jendeari irekiak daude arratsaldeetan, urte osoan zehar. Gainera, eraikinak arkeologia museo bat du sotoan, eskualdeko ehunka landare eta animalia fosilekin. Atzeko parke handia XIX. mendean diseinatu zen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa Godi, I quattro libri dell'architettura liburuan (1570).

Eraikina harrigarria da fatxadako apaindurarik ez duelako, Palladioren gehiengo lanetan ez bezala, eta fatxadaren proportzio fin eta simetrikoak direla-eta. Gainera[1] Oinplanoaren antolamendua simetrikoa da, ardatzean sarrera loggia areto nagusiarekin eta alde bakoitzean bi gela. I Quattro Libri dell'Architettura monografian argitaratutako oinplanoan agertzen denez, albo eraikin multzoa eraikitzeko asmoa zuen.

Palladioren lan goiztiar honek garai hartako arkitektura ezaugarriak ditu. Arkitekturaren eta paisaiaren arteko batasun harmonikoa ez zen oraindik garatu proiektu honetan, besteetan ez bezala. Eraikina bloke masibo bat da, hiru zati ezberdinetan banatua. Azaltzeko eta bizitzeko gelak guztiz bananduak daude eta ez dute itxura bateratua agertzen. Eskailerak barkalunak ditu alboetan eta zabalera loggiaren erdiko arkuaren berdina da[2].

Freskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko aretoa.

Barnealdea freskoz apaindua dago, hasiera batean Gualtiero Padovanorenak eta gero Giovanni Battista Zelotti eta Battista del Moro margolarienak. Musen Aretoan kariatideak ikus daitezke, musa eta olerkariekin batera Arkadiako paisaian, atzean greziar tenplu baten erruinak dituztela. Bake eta justizia ikurrak nonahi agertzen dira, ohiko gaia garaiko veneziar villetan, Cambraiko Ligaren gerraren ostean Veneziako Errepublikaren bake-nahia agertzeko (Pax Veneziana)[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Wundram, Manfred (1993), Andrea Palladio 1508-1580, Architect Between the Renaissance and Baroque, Kolonia: Taschen, 10. orrialdea, ISBN 3-8228-0271-9 .
  2. Ibid. 11 or, 15 or.
  3. Ibid. 16 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villa Godi Aldatu lotura Wikidatan