Villabuena Araba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Villabuena

 Araba
San Andres eliza eta inguruak.
San Andres eliza eta inguruak.

Villabuenako armarria

Izen ofiziala Villabuena de Álava/Eskuernaga
Estatua
Erkidegoa
Lurraldea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Arabako Errioxa
Alkatea Juan José García Berrueco (EAJ)
Herritarra villabuenar
Koordenatuak 42°33′0″N 2°39′59″W / 42.55000°N 2.66639°W / 42.55000; -2.66639Koordenatuak: 42°33′0″N 2°39′59″W / 42.55000°N 2.66639°W / 42.55000; -2.66639

Alava municipalities Villabuena de Álava.JPG

Eremua 8,48 km2
Garaiera 484 m
Distantzia 42 km Gasteiza
Posta kodea 01307
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
Sorrera 1661
http://www.villabuenadealava.org/eu/

Villabuena[1] (ofizialki Villabuena de Alava / Eskuernaga) Arabako hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxa eskualdean dago, Gasteiztik 42 bat kilometrora. Izen bereko hiribildua da herriburua, udalerriaren erdialdean dagoena, Herrera ibaiaren bi aldeetan. Mahastizaintza eta ardogintza dira herriko ekonomia jarduera nagusiak.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behinola Guardiako herrixka zen, Villaescuerna izenarekin. 1661ean hiri-titulua jaso zuen, eta Vilabuena izena hartu.[2]

Hainbatetan, udalerriaren euskal izen gisa Eskuernaga erabili izan da. Euskaltzaindiak zehaztu du, hala ere, euskal era arautua Villabuena dela, eta Villabuena Araba erabili behar dela Villabuena izena duen beste herriren batekin nahasteko aukera dagoenean.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villabuenako mahastiak

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebroren adarra den Herrera ibaia igarotzen da Villabuenatik. Udalerriaren garaierak 463-557 metro bitartekoak dira, itsas mailaren gainetik.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villabuenako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
486 477 412 421 373 410 462 426 368 333 352 321 325

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Villabuenako alkatea EAJko Juan José García Berrueco da.

Villabuenako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
EAJ
4
111 (% 46,25)
Bildu
3
97 (% 40,42)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
18 (% 7,5)
Alderdi Popularra (PP)
-
9 (% 3,75)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Torkuato eta Andre Mariaren baseliza.
  • Erdiguneko hainbat eraikin edo jauretxe zahar bezain dotore, Indianoaren etxea (barroko estilokoa eta Santiago Matamorosen erliebe batez hornitua) eta Solanoko markesaren etxea, kasu.
  • San Andres eliza, XVI-XVIII. mende bitartean eraikia.
  • San Torkuato eta Andre Mariaren baseliza, barnean erromatarren garaiko aztarnak gordetzen dituena.

Villabuenar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Cañas upeltegia, Villabuenako ospetsuenetakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  2. (Gaztelaniaz) J. Ignacio Domínguez Améscua: «Más sobre relojes de sol en La Rioja», Landazuri elkartearen webgunea.
  3. Francisco de Paula Rivasen fitxa, senatari gisa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villabuena Araba Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa