Vincenzo Nibali

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vincenzo Nibali
Vincenzo Nibali
Informazio pertsonala
Izena Vincenzo Nibali
Ezizena "Itsasarteko Marrazoa"
Jaiotza data 1984ko azaroaren 14a (30 urte)
Jaiotza herria Mesina
Jaiotza herrialdea Italia
Altuera 1,80 m
Pisua 64 kg
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Eskalatzailea
Profesional taldea(k)
2005
2006–2012
2013–2014
Fassa Bortolo
Liquigas
Astaná
Garaipen nagusiak
2014ko Frantziako Tourra
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa (2014), 2010eko Espainiako Itzulia eta etapa bat, sailkapen konbinatua. 2013ko Italiako Giroa eta 4 etapa, 5 etapa Frantziako Tourrean, 2012ko Tirreno-Adriatiko, 2013ko Tirreno-Adriatiko eta Plouayko Sari Nagusia (2006)

Vincenzo Nibali (Mesina, 1984ko azaroak 14) siziliar txirrindulari bat da, profesionala 2005etik. Gaur egun Astaná taldean dabil. Itsasarteko Marrazoa ezizena jasotzen du Mesinako itsasarteari erreferentzia eginez.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera txirrindularitzan Sizilian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituenean, bere aitak, barniztatzailea zena, Vincenzo beraren laguntzarekin konpondu eta gorriz margotu zuen Viner bizikleta zahar bat oparitu zion. Bizikleta honekin hasi zen Giovanna izeneko bere amak zuen bideodendan bueltak ematen. Era berean, bere aita, Salvatore, izan zen txirrindularitzari buruzko afizioa sorarazi ziona Txirrindularitzaren Historia ikustearen bitartez, biek igande arratsaldetan ikusten zutena.

Hamar urte zituenean zikloturista beterano batzuekin batera Etnara igotzeko grina piztu zitzaion. Bere aitak, kotxearekin erremolkatuz, sumendiaren tontorrera igotzen lagundu zion. Bere aita izan zen, baita ere, kasko bat erosi ziona San Rizzotik eginiko ibilbide batean jeitsieretan hartzen zuen abiadurak zuen arriskua ikusi ondoren. Halako batean, aitak bitan hautsi zion bizikleta bere aurrean eskolan lagun batekin borrokatzeagatik zigor bezala, beranduago konpondu egin zion arren.

Siziliako txirrindularitzarako azpiegitura eta tradizio urria zela eta, Vincenzok ezin izan zuen lehiatu 14 urterarte. Hortik aurrera, kadete mailan zazpi garaipen lortu zituen.