Vincenzo Viviani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vincenzo Viviani

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1622ko apirilaren 5a
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia
HeriotzaFlorentzia1703ko irailaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaSanta Croce
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaEvangelista Torricelli
Galileo Galilei
Doktorego ikaslea(k)Isaac Barrow
Hizkuntzakitaliera
latina
Irakaslea(k)Galileo Galilei
Evangelista Torricelli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta astronomoa
KidetzaRoyal Society
Accademia della Crusca

Vincenzo Viviani (Florentzia, 1622ko apirilaren 5a - Florentzia, 1703ko irailaren 22a) italiar matematikaria eta fisikaria izan zen, Torricelli-ren ikaslea eta Galileo-ren laguntzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vincenzo Viviani —Jacopo di Michelangelo eta Maria Alamanno del Nente deitzen ziren gurasoak, Toskanako aitoren etxeetakoak biak— Florentzian jaio zen, 1622. urtean. Jesuiten eskola batean ikasi zuen, non, ikasle bikaina izateagatik, Fernando II.a Medici duke handiak beka bat eman zion matematikako liburuak eros zitzan. Torricelli izan zuen tutore, eta Fisika eta Geometria ikasi zituen berarekin. 1639an, 17 urte zituela, Galileorekin hasi zen lanean, eta ezagutzen den hari buruzko lehenengo biografia idatzi zuen. Vivianik, gainera, berridatzi egin zituen Arkimedesen eta Euklidesen idazkiak. 1661ean, geroago Foucault-en pendulua izenarekin ezaguna izango zen saiakera idatzi zuen, Léon Foucaultek esperimentu hori zehatz formulatu eta frogatu baino ia 200 urte lehenago. 1666an, Fernando II.a Mediciren gortean sartu zen Viviani, matematikari.

Ilargiko krater bati Viviani izena jarri zioten haren omenez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincenzo Viviani Aldatu lotura Wikidatan