Vinnie Jones
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Vincent Peter Jones | |
| Jaio | 1965ko urtarrilaren 5a (48 urte) | |
| Posizioa | Erdilaria | |
| Garaiera | 185 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1984-1986 1986 1986-1989 1989-1990 1990-1991 1991-1992 1992-1995 1995-1996 1984-1996 1994-1997 |
Denera: |
?? ?? 77 0(9) 46 (5) 35 (2) 42 (4) 177 (12) 9 (1) 386 (33) 9 (0) |
Vinnie Jones (Watford, 1965ko urtarrilaren 5a) futbolari-ohi eta aktore britainiarra da.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Ingalaterraren hego-ekialdean kokatzen den Hertfordshire konderrian jaio zen. Futbol liga ingelesean futbolari profesional gisa Erresuma Batuan oso ospetsua egin zen. Ingeles futbolean inoiz izan den jokalari gogor eta latzenetakoa izateko ospea lortu zuen, Vinnie Jonesek Newcastle United taldeko Paul Gascoigne jokalariari barrabiletatik eusten ari zela argazkilari batek ekintza honen irudia prentsaratzean berehalako ospea bereganatu zuen. Wimbledon, Leeds United, Sheffield United, Chelsea eta Queens Park Rangers bezalako taldeetan jokatu zuen. Nazioartean berriz galestar jatorria zuenez Galesko futbol selekzio nazionalarekin jokatu zuen.
Futbola laga ostean Vinnie Jonesek bere aktore ibilbideari ekin zion. Guy Ritchie zuzendariaren Lock Stock and Two Smoking Barrels (1998) ingeles komedian antzeztu zuen, ondoren 2000. urtean berriz ere zuzendari berriarekin Snatch filman errepikatu zuelarik. 2006an Brett Ratner zuzendutako X-Men 3 filman Juggernaut pertsonaiaren papera antzeztu zuen.
Bere ondorengo esaldi hau ere oso ospetsua izan zen: "Irabaztea ez da garrantzitsuena, betiere irabazten duzunean". (Winning doesn't really matter as long as you win.)
Filmografia[aldatu]
- 1999 – Lock Stock and Two Smoking Barrels
- 2000 – Gone in 60 seconds
- 2000 – Snatch
- 2001 – Swordfish
- 2001 – Mean Machine
- 2004 – EuroTrip
- 2005 – Slipstream
- 2005 – På djupt vatten
- 2006 – X-Men: The Last Stand
- 2006 – She's the Man
- 2007 – The Condemned
- 2008 – The Midnight Meat Train
- 2008 – Hell Ride
- 2009 – Year One
Taldeak[aldatu]
| Taldea | Herrialdea | Urtea |
|---|---|---|
| Wealdstone F.C. | Ingalaterra | 1984-1986 |
| IFK Holmsund | Suedia | 1986 |
| Wimbledon F.C. | Ingalaterra | 1986-1989 |
| Leeds United | Ingalaterra | 1989-1990 |
| Sheffield United | Ingalaterra | 1990-1991 |
| Chelsea F.C. | Ingalaterra | 1991-1992 |
| Wimbledon F.C. | Ingalaterra | 1992-1998 |
| Queens Park Rangers | Ingalaterra | 1998 |
Bideoak[aldatu]
- (Ingelesez) Vinnie Jonesi BBC katean eginiriko elkarrizketa
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Vinnie Jonesen webgunea
- (Ingelesez) Vinnie Jonesen IMDBko fitxa
- (Ingelesez) Classic Management Zuzendaritza Agentzia - Vinnie Joneses Zinema eta Kirol Ibilbidea du
- (Ingelesez) Jonesek Gascoigneri "arreta galerazten" dio.