Viracocha
Wikipedia(e)tik
Inka mitologian, viracocha munduaren sortzailea da. Lehenengo gizon-belaunaldia uholde batez zigortu zuen, haren harrokeriagatik. Tonapa eta Tarapaka semeak bakarrik salbatu zituen haietatik. Gero Eguzkia, Ilargia eta argizagi guztiak sortu zituen. Titikaka aintziratik Manko Kapak eta Mama Ocllo atera eta inperio bat sortzeko lurralde baten bila bidali zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.