Vireo approximans

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Vireo approximans
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Azpiordena: Passeri
Familia: Vireonidae
Generoa: Vireo
Espeziea: Vireo approximans
Ridgway, 1884[1]

Vireo approximans Vireo generoko animalia da. Hegaztien barruko Vireonidae familian sailkatua dago. Mendebaldeko Indiak, Bahamak, Turks eta Caicos Uharteetan, Haiti eta Kuban aurki daiteke, kostaldetik urrun dauden uharte txikietan. Ameriketako Estatu Batuetako Floridan ere ikus daitezke gutxi batzuetan.

Sastraka eta zuhaixketan bizi da, ingurune tropikaletan. Belarrez osatzen du habia, kopa baten itxurarekin, zuhaitz edo zuhaixka baten adarraren hasieran. 2-3 arraultz erruten ditu bakoitzean, puntutxo belzdunak eta txikiak. Ar eta emeak hartzen dute parte errutean.

Bere tamainari dagokionez 14 bat zentimetro neurtzen ditu. Bere burua eta bizkarra oliba-grisa dira eta sabelaldea zuria. Hego eta buztana ilunak dituzte eta bi ildo zuri dituzte hego bakoitzean. Begiek iris iluna dute. Bi sexuak antzekoak dira. Mokoaren gainean zulo hori txiki bat izan ohi dute.

Bere abestia aldakorra da, sei edo zazpi nota azkarrekin, beti txik batekin hasi eta bukatuz.

Bere dieta ia osoa intsektuak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) IOC Master List

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vireo approximans

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]