Virgo (konstelazioa)

Koordenatuak: Zeruko mapa 13h 00m 00s, +00° 00′ 00″
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Virgo 
Datuak
LaburduraVir
GenitiboaVirginis
SinbologiaDize
Eremua1294 gradu karratu (2. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
3
Izarrik distiratsuenaα Virginis (Espiga edo Spica) (itxurazko magnitudea 1.0)
Meteoro euria
Konstelazio mugakideakBoötes, Coma Berenices, Leo (konstelazioa), Crater, Corvus, Hydra, Libra eta Serpens (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena13 h
Deklinazioa
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+80° eta −-80° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Virgo».

Virgo edo Birjina[1][oh 1] (latinez: Virgo; ikurra, Unicode ♍) zodiakoko konstelazio bat da. Mendebaldean Leo eta ekialdean Libra ditu, eta zeruan ikus daitekeen konstelaziorik handienetako bat da.

Ezaugarri nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virgo sarri bi gari sorta daramatzala irudikatzen da, horietako bat Espiga edo Spica (α Virginis), Erdi Aroko nekazarien galburua. Virgo konstelazioa aurkitzea erraza da izar honi esker, Ursae Majoriseko Gurditik Arturoraino (α Bootis)eraino doan kurba jarraituz eta kurba hori Espigaraino jarraituz. Konstelazioko beste izar distiratsu batzuk β Virginis (Zavijava), γ Virginis (Porrima), δ Virginis (Auva edo Minelava) eta ε Virginis (Vindemiatrix dira.

Bere mugen barnean Virgoko kumulua izeneko galaxia kumulua dagoenez (Vindemiatrix izarretik 5 eta 10º bitartean mendebaldera) konstelazio hau bereziki aberatsa da galaxietan. Messier katalogoko hamaika galaxia Virgo konstelazioaren mugetan daude.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal izena duten zortzi objektu astronomiko. Horietako bat Gar da, Virgo konstelazioko izar bat.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeru sakoneko objektu nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren galaxia (M104).

Hamahiru mila galaxia baino gehiago daude Virgo eta Coma Berenices konstelazioen artean sakabanatuta. Virgoko kumulua 2000 kide baino gehiago dituen galaxia talde bat da. Horien artean nabarmen daitezkeenak:

  • M49 galaxia eliptikoa, Virgoko kumuluko distiratsuena. Beste galaxia eliptiko erraldoi batzuk bezala, dirudienez, bere erdigunean zulo beltz supermasibo bat du.
  • Virgo A (M87) galaxia eliptiko erraldoia, ezagutzen den handienetako bat. Virgoko kumuluko ipar zatiko handi eta argitsuena da, honek ere zulo beltz supermasibo bat duelarik.
  • M58 barradun galaxia kiribila, Vindemiatrix izarretik 6º mendebaldera dagoena.
  • M59 eta M60 galaxia eliptikoak, M58tik ekialdera daudenak. M60k iparraldean NGC 4647 izeneko lagun bat du.
  • M61 galaxia espirala edo Errehiletearen galaxia, SABb motako Tarteko galaxia kiribila.
  • M104 edo Kapelaren galaxia ikusgarria, 8 magnitudekoa, bere zerrenda iluna ekuatorean duela, izatez ez da Virgoko kumulukoa. Ikusezina da begi hutsez, baina erraz ikus daiteke teleskopio txikiekin.
  • Virgoko kumuluaren erdian M84 eta M86 galaxia lentikularrak daude, elkarrengandik 17 arkuminutuz bananduak.
  • M90 galaxia kiribila, beso lau eta ondo definitu gabeekin, apenas ezaugarri bereizgarriekin.
  • M87tik 1,2º ekialdera M89 galaxia eliptiko txikia dago, honen forma ia erabat esferikoa delarik.
  • NGC 4216, profilez ikusita galaxia kiribila, eta NGC 4536, Porrimatik 4º ipar-mendebaldera.
  • NGC 4526 eta NGC 4984 galaxia lentikularrak.
  • NGC 4567 eta NGC 4568, elkar eragiten ari diren bi galaxia kiribil.
  • 13 magnitudeko 3C273 quasarra, 3.000 milioi argi urteko distantziara dagoena, zaletuen teleskopio gehienekin ikus daitekeen urruneneko objektua da.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian Dizeren irudikapena da, Zeus eta Temisen alaba eta justiziaren jainkosa gizakientzat. Hilkor jaio zen eta lurrean justizia eta ordena administratzeko jarri zuten. Hilkorrekin bizi izan zen Urrezko Aroa eta Zilarrezko Aroan, baina Brontzezko Arraza jaio zenean, erabat gorrotatzen zuena, lurra utzi eta zerurantz igo zen, non Idizainaren (Boötes) konstelazioaren ondoan jarri zen. Hora edo Titanideetako bat zen, eta nabarmengarriena jainkosa birjinen artean.

Beste bertsio batean Ikarioren alaba zen Erigone zela diote. Beste bertsio batzuek konstelazio hau Demeter, Isis, Atargatis (Derzetoren izenetako bat) eta Tiquerekin identifikatzen zuten.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]