Visual Basic

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Visual Basic Alan Cooper-ek Microsoft-entzat garatutako programazio-lengoaia da. BASIC lengoaia erabiliz interfaze grafikoa duten aplikazio informatikoak garatzea ahalbidetzen du. Lehenengo bertsioa 1991.urtean plazaratu zen

Bere inplementazioa ez da oso eraginkorra, baina aplikazio batzuk beste lengoaia batzuetan baino modu azkarrago eta errazagoan egiten laguntzen du. Ez du ordenagailu baten barneko arkitekturaren ezagutzarik eskatzen apenas, eta hasiberriek erabili ohi dute. Ez da oso gomendagarria proiektu handiekin lanean ari diren profesionalentzako, ezta ere aplikazio konplexuak garatu nahi dituztenentzako.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interfaze grafikoak sortzeko garapen inguru grafiko da. Programatzaile adituentzako zein hasiberrientzako lengoaia ikasterraza, gertaerei zuzenduta eta aplikazio grafikoak diseinatzeko aproposa. Bere berrikuntzarik nagusiena dll mota bat erabiltzea zen, lehenago vbx izendatzen zen eta geroago ocx. Dll liburutegi honek kontrol bateren funtzionaltasuna eta formularioaren eransketa arina ahalbidetzen du. Bere sintaxia, BASIC-tik eratorria, denboraz zabaldua da lengoaia egituratu berrien ezaugarriak gehitu izan baitzaizkio. Objektuei zuzendutako lengoaiaren ezaugarri batzuk gehitu zaizkio, hala nola polimorfismo interfazeen bidez, formularioak ere objektuak dira baina herentzia ez du onartzen.

Datu-baseak konektatzeko liburutegia du, ADO. Informix, DBase, Access, MySQL, SQL Server, PostgreSQL... datu-baseak onartzen ditu.

VisualBasic-en ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantailak vs desabantailak

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Programazio-lengoaia sinplea, beraz ikasterraza
  • Formularioak kontrolak arrastatuz erraz diseinatzen dira
  • RAD programazio-lengoaia da. Aplikazio txikiak behar dituztenentzako aproposa: enpresa txikiak eta ertainak, tabernak...
  • Objektura zuzendutako programazioaren hastapenak ditu
  • Kontrol pertsonalizatuak ahalbidetzen ditu
  • Interneteko foroetan nonahi dago barari buruzko informazioa
  • Windows-en mezuak erabiltzen ahalbidetzen ditu
  • Windows-eko kontrol pertsonalizatuen multzo handia gehitu zaio, hori dela eta erabiltzearen interfazea eraikitzekoan lana aurrezten du
  • COM eta ActiveX osagaiak onartzen du

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Microsoft-en software jabeduna da. Hauek erabakitzen dute lengoaiaren etorkizuna
  • Konpiladore bakarra dago, lengoaiaren izena du
  • Windows-entzako exekutagarriak sortzen ditu bakarrik
  • Beste plataformei esportatzeko modurik ez dago, .NET ez bezala
  • Sintaxia zorrotz samarra da
  • Exekutagarriak geldoak dira
  • Ez du ahalbidetzen behe-mailako programaziorik, ASM kodea gehitzea ere ez
  • Exekutagarriak egikaritzeko MSVBVMxy.DLL izeneko DLL-a behar du
  • Objektura zuzendutako programazioa ez dago oso garatua beraz programazio eredu honi ez zaio etekin handirik ateratzen
  • Lengoaiaren barruan prozesuak maneiatzea ez du onartzen
  • Bit mailako eragileak (AND, OR...) ez du onartzen
  • Memoria dinamikoa eta estekak ez ditu maneiatzen uzten lengoaiaren barruan


Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

Sub Main()
  MsgBox "Kaixo, mundua!"
End Sub

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Visual Basic Aldatu lotura Wikidatan