Vittorio Cottafavi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vittorio Cottafavi (Modena, 1914ko urtarrilaren 30a - Anzio, 1998ko abenduaren 14a) zinemagile italiarra izan zen. I nostri sogni (1943, Gure ametsak), bere lehen filmak, arrakasta handia lortu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean La fiamma che non si spegne (1949, Itzaltzen ez den sugarra) egin zuen, eta faxismoaren apologia egitea leporatu zioten bere garaiko kritikak eta intelektualek. Zokoratuta egon zen urte askoan, aurrekontu eta gidoi eskaseko filmak eginez, edota telebistarako lanak. La rivolta dei gladiatori (1958, Gladiadoreen matxinada), Ercole alla conquista di Atlantide (1961, Herkules Atlantida konkistatzera) eta I cento cavalieri (1964, Ehun zaldunak) filmekin itzuli zen zinemagintzara. Peplum deituriko generoaren ordezkari nagusi bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.