Vittorio Gregotti
Vittorio Gregotti (Novara, Italia, 1927 -) italiar arkitektoa da.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Arkitektura-ikasketak egin zituen Milango Politeknikoan (1952). Casabella-continuità arkitektura-aldizkarian erredaktore gisa hasi zen lanean, eta Architetti Associati izeneko arkitektura-estudioa sortu zuen Milanen, Lodovico Meneghettirekin eta Giotto Stoppinorekin. Talde horren lan aipagarrietako bat Cameriko etxebizitza-eraikuntza (1956-1957) izan zen, eraikuntzak dituen villa klasikoen ezaugarriengatik.
1969an, etxebizitza-sail bat egin zuen Palermoko Unibertsitaterako, eta Zen auzoko lehiaketetan garaile atera zen hiri hartan bertan. 1982ko Berlingo Eraikuntzaren Nazioarteko Erakusketarako, etxebizitza-sail bat egin zuten Gregottik eta laguntzaileek. Lan horretan, inoiz baino nabariagoa izan zen fabriketako estetikaren erabilera.
Estudioko zuzendari izateaz gainera, Rassegna aldizkariaren zuzendari izan zen 1980tik aurrera, eta Casabella-continuità aldizkariarena, 1982tik aurrera.
Idazlanak [aldatu]
Idatzi dituen lanen artean, aipagarria da, besteak beste, Il territorio dell'architectura.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz) Vittorio Gregottiren webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.