Vitus Bering

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vitus Bering
Vitus Bering

Vitus Bering (1681eko abuztua - 1741eko abenduaren 19a) itsasgizon eta esploratzaile danimarkarra izan zen, Siberiar kosta esploratu zuen Beringeko itsasarteari izena emanez.

Horsensen jaio zen eta Indiarak bidai motz baten ondoren, itsasarmada errusiarrera batu zen 1703an, Itsaso Baltikoko ontziterian zerbitzatuz Iparraldeko gerran. 1701 eta 1712 artean Azoven Itsasoan egon zen, non turkiarren aurka borrokatu zen. Errusiar batekin ezkondu eta aberrira itzuli zen 1715ean denbora laburrerako. Asiaren ipar kostaren esplorazioak, errusiarrak Siberian ematen hari ziren aurrerakadak eraginda, bere denbora guztia okupatuko zion hemendik aurrera.

1725ean Kamtxatkara bidaiatu zuen, Okhotsken lurrartuz eta penintsula zeharkatuz. Orduan Sviatoi Gavriil (errusieraz, San Gabriel) itsasontzia eraiki zuen. Berarekin iparraldea esploratu zuen, lurra ikustez utzi zion arte. Hurrengo urteetan ekialdea ikertu zuen, Dezhnevek jada deskribatuak zituen Diomedes Uharteak aurkituz. 1730ean San Petersburgera itzuli zen. Estepako ibilbide luzeak gaixotu egin zuen eta lagundu zioten semeetatik bost bidaian hil ziren.

Bering Kamchatkara itzuli zen 1735ean eta bertako artisau Makar Rogachev eta Andrey Kozminen laguntzaz bi itsasontzi berri eraiki zituen: Sviatoi Piotr (San Pedro) eta Sviatoi Pavel (San Pablo), 1740ean habiatu zelarik hauekin. Petropavlovsk eraiki zuen Kamtxatkan eta hemendik iparamerikarako espedizio bat antolatu zuen. Ekaitz batek itsasontziak banandu eta Beringek Alaskaren hegoaldeko kostan amaitu zuen. Bigarrenak, Aleksei Chirikov buru zuela, Alexander uhartedia aurkituz. Bidai honi Ipar-ekialdeko Espedizio Handia deitzen zaio gaur egun.

Vitus Beringen Siberiako mapa
Vitus Beringen Siberiako mapa

Inguruko bizimodu latzak Bering itzultzera behartu zuen. Bidean, Aleutiar uharteak aurkitu zituen. Gaixotu eta Komandanteko uharteetan errefuxiatu behar izan zuen, Bering itsasoaren ekimendebaldean. 1741eko abenduaren 19an Vitus Bering eskorbutuak jota hil zen, eskifaiako 28 kiderekin batera.

Beringen lana ez zen onartua izan denbora luzean, James Cookek bere aurkikuntzak egiazkoak zirela frogatu zituen arte. Gaur egun, Beringeko itsasartea, Bering uharteak eta Bering itsasoak bere izena daramate.

Tresna pertsonalak