Vivian Ernest Fuchs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vivian Ernest Fuchs (Wight uhartea, 1908ko otsailaren 11 - 1991eko azaroaren 11) britainiar geologo eta ikertzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929. urtean amaitu zituen ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean, eta urte hartan bertan abiatu zen, geologo gisa, Cambridge espedizioan, Groenlandiako ekialdeko lurraldeetarako bidaldi batean. 1930eko hamarraldian beste bi espediziotan parte hartu zuen, Afrikan; Afrikara egindako bigarren espedizioan Etiopiako lurralde ezezagun batzuk ikertu zituzten, eta tektonikaren plakez osaturiko bere teoria frogatu ahal izan zuen (Cambridgen doktoregoa lortu zuen ikerketa haiei esker).

1947. urte inguruan Antartikari buruzko jakin-mina piztu zitzaion, britainiar gobernuak Malvinetarako ordezkari izendatu zuelarik, eta 1957an lortu zuen, azkenik, Antartikara espedizioa egiteko beharrezko guztia. Bera izan zen Antartika lehen aldiz gurutzatu zuen taldearen burua. Hamabi lagunek parte hartu zuen espedizio hartan, eta 3.473 km egin zituzten 99 egunetan, hasi Weddell itsasotik, eta Hegoburuan barrena, Ross itsasorainoko tartea. Fuchsen taldea inork aurretik igaro ez zuen Antartikako parte batean barrena ibili zen, beraz, eta garrantzi handiko informazio zientifikoa bildu zuen. Espedizio hari esker frogatu zen ordura arte hipotesi baino ez zena: izotz-kroskoaren azpian beste kontinente bat bazela. Espedizio hartan parte hartu zutenetako bat izan zen Edmund Hillary, eta harekin batera idatzi zuen Fuchesk Bidaldia Antartikan barrena (1960).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vivian Ernest Fuchs Aldatu lotura Wikidatan