Vivien Leigh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vivien Leigh (1913ko azaroaren 5a1967ko uztailaren 8a) Ingalaterrako aktorea izan zen. Bitan irabazi zuen emakumezko aktore onenaren Oscar saria: lehendabizikoa 1939ko Gone with the Wind filmean Scarlett O'Hara eta 1951ko A Streetcar Named Desire filmean Blanche DuBois jokatzeagatik.

Laurence Olivier bigarren senarrarekin maiz egin zuen lan, bai antzerkian bai zineman. Edertasun handiko emakumea izanda, Vivien Leighek somatzen zuen benetako aktoretzat har zezaten zailtasunak zituela. Filmaketan lankide zaila izateko ospea bereganatu zuen. Alabaina, osasun txarrak jarri zizkion oztopo gehien bere ibilbidean. Tuberkulosia 1940ko hamarkadaren erdian iragarri bazioten ere, 1967an hil arte lanean jarraitu zuen, gorabeherak gorabehera.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Things Are Looking Up (1934)
  • The Village Squire (1935)
  • Gentleman's Agreement (1935)
  • Look Up And Laugh (1935)
  • Fire Over England (1937)
  • Dark Journey (1937)
  • Storm In A Teacup (1937)
  • Twenty-One Days (1937)
  • A Yank At Oxford (1938)
  • St. Martins Lane (1938)
  • Gone with the Wind (1939)
  • Waterloo Bridge (1940)
  • That Hamilton Woman (1941)
  • Caesar and Cleopatra (1945)
  • Anna Karenina (1947)
  • A Streetcar Named Desire (1951)
  • The Deep Blue Sea (1955)
  • The Roman Spring of Mrs. Stone (1961)
  • Ship of Fools (1965)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vivien Leigh Aldatu lotura Wikidatan