Vixegradeko sarraskia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suntsitutako etxea Vixegrad udalerrian.

Vixegradeko sarraskia edo Vixegradeko genozidioa Vixegradeko (Bosnia-Herzegovina) bosniako zibilen aurkako hilketa masiboa izan zen, 1992ko udaberri eta uda hasieran, Bosniako gerraren hastapenetan, gertatua eta Srpska Errepublikako armadak eta poliziak egina.

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (ICTY) arabera 3.000 bosniako asesinatuak izan ziren, 600 emakume eta 119 ume barne [1]. ICTYk dioenez, "Vixegradek Bosniako gerrako garbiketa etniko kanpaina errukigabe eta erabatekoenetako bat pairatu zuen"[2]. Desagertutako Pertsonen Bosniako Institutuaren arabera, 1992ko apirila eta ekainaren artean Srpska Errepublikako armadako kideek 1.500 zibil hil eta haien gorpuak Drina ibaira bota zituzten. Bizirik atera zirenak beren etxeetatik egotziak izan ziren[3]. Vixegradeko sarraskia, Srebrenicakoa baino askoz lehenago gertatua, Radovan Karadzic eta Ratko Mladićek zuzendutako ekialdeko Bosniako genozidioaren hezurmamitzea izan zen [4].

ICTYk Beli Orlovi (Arrano Zuriak) talde paramilitarreko hiru kide, Milan Lukić, Sredoje Lukić eta Mitar Vasiljević, epaitu eta kondenatu zituen "zibil musulman ugari, tartean ume, emakume eta zaharrak, hiltzeagatik". Epaian frogatutzat jotzen da talde honek ehunka krimen (asesinatuak, torturak, jipoiak, arpilatzeak eta ondasunen suntsipenak) egin zituela Vixegraden[5][6][7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Visegrad Genocide Memories
  2. ICTY: Judgment in the Case "The Prosecutor v. Mitar Vasiljevic" Accused Sentenced to 20 Years Imprisonment
  3. Sky News: Visegrad Muslims honour massacre victims
  4. John W. Olver, Estatu Batuetako kongresukidearen hitzaldia
  5. Icty.org: Milan Lukić eta Sredoje Lukić-en aurkako epaia
  6. Icty.org: Mitar Vasiljević-en aurkako epaia
  7. Icty.org: Milan Lukić, Sredoje Lukić eta Mitar Vasiljević-en aurkako akusazioa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]