Vladimir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vladimir
Владимир

Vladimir
bandera

armarria

Izen ofiziala Владимир
Estatua ErrusiaErrusia
Oblasta Vladimir
Koordenatuak

56°9′N 40°25′E / 56.150°N 40.417°E / 56.150; 40.417Koordenatuak: 56°9′N 40°25′E / 56.150°N 40.417°E / 56.150; 40.417

Vladimir non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Vladimir
Eremua 124,59 km²
Biztanleria 345.373 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.772,08 bizt./km²
Sorrera 990 edo 1108
Telefono aurrizkia 4922
http://www.vladimir-city.ru/

Vladimir (errusieraz: Владимир, vlɐˈdʲimʲɪr ahoskatua) Errusiako mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. Kliazma ibaiaren ertzean dago, Moskutik 200 km ekialdera. 2010ean 345.373 biztanle zituen[1].

Monumentu aipagarriak dira Erdi Aroko Ama Birjinaren Jasokunde katedrala (1158), 1197ko San Demetrio katedrala (XVIII. mendean berritua) eta hiritik hurbil, Nerl ibaiaren ertzean, dagoen Bidegurutzeko eliza (1165). UNESCOk katedralak Gizateriaren Ondare sailkatu zituen Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak izendapenaren barnean[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XII. mendean sortu zuten. 1157tik 1339ra bitartean Vladimir-Suzdal printzerriko hiriburua izan zen. 1328. urtean Ivan I.a Danilovitxek Moskuko eta Vladimirreko dukearen titulua jaso zuen, eta Vladimirreko printzerria Errusia Handia sortzeko gune nagusi bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbide eta errepide-gune garrantzitsua da. Industria (ehungintza, eraikuntzarako makineria, kimika-industria, nekazaritzarako makineria, janari-industria, doitasun-tresneria) da ekonomia-jarduera nagusia.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Vladimir)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.6 -5.2 0.7 10.1 18.5 22.0 23.6 21.8 15.4 7.7 -0.1 -4.9 8.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.8 -8.7 -3.0 5.7 13.5 16.8 18.6 16.9 11.3 4.7 -2.4 -7.5 4.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.9 -12.1 -6.7 1.3 7.6 11.5 13.6 12.0 7.1 1.6 -4.6 -10.4 0.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 32 32 38 51 65 84 59 57 58 53 47 613
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 8 8 8 8 10 10 9 10 10 11 11 113
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [3]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimirrek honako hiri senidetuak ditu:[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Aldatu lotura Wikidatan