Vladimir Golenistxov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vladímir Semionovitx Golenistxov (Влади́мир Семёнович Голени́щев) (San Petersburgo, 1856ko urtarrilaren 29a - Niza, 1947ko abuztuaren 5a) errusiar egiptologo handia eta egiptologiaren aitzindarietako bat izan zen.

Golenistxov Errusiako aitoren sendi zahar batean zuen jatorria eta San Petersburgoko unibertsitatean ikasi zuen. 1884-85ean, indusketak antolatu eta finantzatu zituen Wadi Hammamaten (Egipto), eta gero, 1888-89an Tell el-Maskhutan ikertu zuen. Hurrengo bi hamarkadetan hirurogei aldiz baino gehiagotan Egiptora bidaiatu zuen eta 6.000 egiptoar zaharki baino gehiagoko bilduma handia pilatu zuen, garrantzi handikoak diren zenbait dokumentu barne hartuz: Moskuko matematika-papiro, Unamonen historia eta Fayumen hainbat erretratu. Hermitageren hainbat papiro ere argitaratu zituen, esaterako Nefertiren profezia, Hermitage museoan zainduta dagoena.

Bere bilduma Puxkin museori saldu zion 1909an. 1917ko errusiar iraultzaren ondoren, ez zen Errusiara itzuli, Nizan eta Kairon kokatuz. Egipton, Kairoko unibertsitateko Egiptologia katedra ezarri eta egon zen 1924tik 1929ra. Kairoko Egiptoar Museoak ere kontratu zuen, non papiro hieratikoak katalogatu zituen.

Nizan hil zen, 90 urte zituela. bere dokumentuetako batzuk Oxfordeko Griffith Instituten daude.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]