Vladimir Ivanovitx Nemirovitx-Dantxenko
Wikipedia(e)tik
Vladimir Ivanovitx Nemirovitx-Dantxenko Errusiako idazle, antzerkigile eta antzerki zuzendaria (Ozurgeti, Georgia, 1858 - Mosku, 1943). Antzerki kritika egiten hasi zen, eta 1879tik aurrera kontakizun eta antzerki lanak ondu zituen hogei urtez. 1898an Moskuko Arte Antzerkia sortu zuen Stanislavskirekin batera, eta erabat utzi zituen lan haiek. Ondorengo berrogei urteetan egindako antzerki lanek (besteak beste Txekhoven eta Gorkiren lanetan oinarrituak) eragin erabakigarria izan zuten bere herrialdeko antzerkiaren garapenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
