Vladimir Karpets

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Karpets

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1980ko irailaren 20a (43 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team 2003-2008
Katusha Team 2009-2011
Movistar Team 2012-2013
Lokosphinx 1998-2000
Itera (en) Itzuli 2001-2002
 
Pisua79 kilogramo
Altuera190 zentimetro

Vladimir Aleksandrovitx Karpets, errusieraz Влади́мир Алекса́ндрович Карпе́ц, (San Petersburgo, Errusia, 1980ko irailaren 20a - ) txirrindulari errusiarra da. Egun Nafarroako Mutiloabeiti herrian bizi dena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000garren urteko Sydneyko Joku Olinpikoetan pista proban parte hartu ondoren, Karpets profesional lez 2001. urtean Itera taldearekin egin zuen debuta, non bi urtez egon zen. Bere bigarren urtea taldean 2002an, hirugarren izan zen (brontzea) Errusia erlojuz kontrako txapelketan.

Etxabarri eta Unzuerekin batera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpets (bere lagun Denis Mentxovek egin zuen lez) Nafarroan bizi da, 2003an Etxabarri eta Eusebio Unzue zuzendariek ibanesto.com (banesto taldearen segida) talderako fitxatu baitzuten. 2004an, bere bigarren denboraldia taldean (Illes Balears deitua), Frantziako Tourreko maillot zuria (gazte onena) irabazi zuen, bigarren postuan Thomas Voeckler frantsesa geratu zen. Geroxeago, abuztuan, bere selekzioarekin Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen ibilbide proban.

2005ean UCI ProTourren lehenengo denboraldia (non bere taldea hasieratik sartu egon zen), ez zuen lortu aurreko denboraldian emondako maila[erreferentzia behar], nahiz eta Italiako Giroan top 10 barruan sartua izanda.

2006an, taldea Caisse d’Epargne deitzera pasatu zen, ez zuen garaipenik lortu. 2007a hasi zuen Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa bat irabazten, eta geroago Kataluniako Voltako jenerala irabazi zuen. Baina urteko momenturik onena Suitza Itzulian heldu zen jeneraleko garaipena lortuz itzuli ospetsu honetan.

2008an, taldean egongo zen azkenengo urtea, Ordiziako Klasika irabazi zuen, baita Errusiako erlojupeko txapelketan hirugarren (brontzea) postua lortu zuen.

Katuxako buru errusiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela gutxi sortu zen Katuxa, UCI ProTour kategoriakoa, taldeagatik fitxatu zuen. Romandia Tourreko sailkapenean 2. geratu zen.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000

2002

2004

2005

2007

2008

2009

2010

2011

  • Zilarrezko domina Errusiako erlojupeko Txapelketan

Itzuli Handietako Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
A pink jersey Italiako Giroa 7. 22. 14. 153.
A yellow jersey Frantziako Tourra 100. 13. 50. 30. 14. 13. Utz 28. 53.
A red jersey Espainiako Vuelta 8. 7. 13. 42.
Legenda
Ez zuen parte hartu
Utz Utzi, ez zuen amaitu

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Karpets Aldatu lotura Wikidatan