Vlotho

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vlotho

 Ipar Renania-Westfalia
bandera

armarria

Izen ofiziala Vlotho
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Detmold
Alkatea Bernd Stute (SPD)
Koordenatuak 52°10′00″N 08°50′59″W / 52.166667°N 8.84972°W / 52.166667; -8.84972Koordenatuak: 52°10′00″N 08°50′59″W / 52.166667°N 8.84972°W / 52.166667; -8.84972
Vlotho Alemania-n dago
Vlotho
Eremua 76,92 km2
Garaiera 109 m
Posta kodea 32602
Biztanleria 19.859 bizt. (2006)
Dentsitatea 258,18 bizt./km²
Matrikula HF
Vlothoren webgunea http://www.vlotho.de Vlothoren webgunea

Vlotho Alemaniako herri bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan, Herford barrutian eta Detmoldeko eskualdean kokatua dagoena.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Vlotho, Weser ibaiaren ibilguan zehar dagoen herri bat da, Wiehengebirgeren hegoaldean kokatua, mendebaldean, Ravensberger konderria, Lipperlandekin hegoaldean eta Weserberglandekin ekialdean muga eginez. Weser ibaiak ekialdetik iparralderantz igarotzen du herria, eta, udalerriaren iparrekialdeko zatia, Uffeln alegia, herriaren gainontzeko zatitik banatzen du. Udalerriko tokirik garaiena, Bonstapel da, 342 metrorekin eta udalerriaren hegoekialdean kokatua.

Udalerri mugakideak [aldatu]

Mendebaldean, Herford eta Löhne herriekin, Bad Oeynhausen eta Porta Westfalica herriekin iparraldean, Kalletalekin ekialdean eta Lemgo eta Bad Salzuflen herriekin hegoaldean muga egiten du.

Udalerriaren banaketa [aldatu]

Udalerria, lau auzo nagusik osatzen dute. Honako hauek:

  • Exter
  • Uffeln
  • Valdorf
  • Vlotho

Historia [aldatu]

Vlothori buruzko lehen aipamen historiak 1185. urtekoak dira. 1248. urtean, Vlothok hiri estatusa lortu zuen, baina, ondoren, galdu egin zuen izurri eta gerrarengatik. 1600. urtetik aurrera, Vlotho toki industrial bihurtu zen. Paper industria zen nagusi eta asko nabarmentzen zen herri hau arlo honetan. 1650. urtean, Vlothok, azoka bat izateko eskubidea lortu zuen, eta, 1719an, herri independente bihurtu zen. Portua eraiki ondoren, ehungintza, makina eta zigarro industria toki bihurtu zen. 1875ean, tren geltokia eraiki zen eta, 1928an, zubi batek hartu zuen ferryaren lekua, Weser ibaia gurutzatzeko orduan. 1969an, Vlothoren hiri zaharra Exter eta Valdorf herrixka edo auzoekin batu zen. 1973an, Uffeln, Vlothori batu zitzaion

Ekonomia [aldatu]

Herriko ekonomia gehiena, turismoaren ondorioa da. Makina industria ere badago

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Vlothoko XIII. mendeko gaztelua