Vojislav Koštunica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vojislav Koštunica 2006an.

Vojislav Koštunica (Belgrad, Serbia, 1944 -) serbiar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serbiako Oposizio Demokratikoko (DOS) liderra, Jugoslaviako lehendakaria. Zuzenbideko irakasle izan zen unibertsitatean, 1974 arte; urte hartan bere lanpostutik egotzi zuten Titoren kontra agertzeagatik. 1992an Serbiako Alderdi Demokratikoa (DSS) sortu zuen.

2000ko abuztuan 18 talde liberal eta nazionalistez osaturiko Aldaketarako Aliantzaren hautagai izatea onartu zuen; taldeak urte bereko irailean esku hartu zuen hauteskundeetan Serbiako Oposizio Demokratikoa (DOS) izenarekin. Bere hitzaldian, gogor kritikatu zuen Kostunicak Mendebaldea Kosovo Serbiari kendu izangatik, 1999ko udaberriko bonbardaketen ondoren; orobat azaldu zen Milosevicen kontra, Serbiar nazionalismoaren galtzailetzat akusatuz. Hauteskundeak egin zirenean (2000ko iraila), hauteskunde-batzordeak adierazi zuen Kostunicak botoen % 48,22 lortu zuela, eta Milosevicek % 40,23. Batzordeak ordea ezeztatu egin zuen Kostunicaren hautapena eta Milosevicek ez zuen onartu bere galera; hurrengo egunean protesta handiak izan ziren batzordearen erabakiaren eta Milosevicen aurka eta Kostunicaren alde. Azkenean, Milosevicek amore eman zuen eta ezagutu zuen Koštunica presidente berritzat. Abenduko legebiltzarreko hauteskundeetan, Kostunicaren DOS alderdiak garaipen erabatekoa izan zuen, eta garaipen horrek sendotu zuen Koštunica bere karguan. Haren ondoren, Kostunicak erreforma demokratikoak iragarri zituen, Milosevicen erregimena erabat deuseztatuko zutenak. Jugoslaviako errepublika federala desagertu zenean Serbia eta Montenegro estatuak sortzeko, bere lehendakari-kargua utzi eta Serbiako lehen hauteskundeak egin ziren (2003). Vojislav Koštunicak hauteskundeak irabazi eta Serbiako Lehen Ministro izan zen 2008an karguari uko egin zion arte, Kosovok independentzia deklaratu eta astebetera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vojislav Koštunica Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]